Jokoaren gaineko zerga-tasa: 3.000 eurotik gorako sariei buruzko komunikazioa (J60 eredua)

Nafarroako Zerga Ogasunari aurkeztea apustuetatik datozen sarien zerrenda, baldin eta horien zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa bada

Oinarrizko informazioa

Jokoaren gaineko zerga-tasaren subjektu pasiboei:

  • Apustu bidezko jokoak egiteko administrazioaren baimenen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoei zein erakundeei edo
  • Baimenik ezean, beren jardueren artean apustu bidezko joko-jarduerak ospatzen edo antolatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoei zein erakundeei.

3/2012 Foru Agindua, 3.000 eurotik gorako apustu sariak jakinarazteko J-60 eredua onesten duena.

Tramitazioa

Epea:

Komunikazioa aurkeztu behar da dagokion hilabetearen ondorengo lehenengo 20 egun naturalen barruan.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Bide telematikoz bakarrik tramita daiteke.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.