Programan parte hartzeko bi modu daude:
1. Erakunde parte-hartzaileak
Parte-hartzaileen ordezkari gisa aurkezten eta kudeatzen dituzte proiektuak:
- GKE bat
- Irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakunde bat
- Europako gazte GKE bat
- Gizarte-arloko enpresa bat
- Toki, eskualde edo nazio mailako erakunde publiko bat
- Elkartu gabeko gazte talde bat (kasu honetan, taldeko kideetako batek ordezkari rola hartzen du bere gain, taldearen izenean jarduteko)
- Irabazi asmoa duten organo bat, enpresa-arloko gizarte-erantzukizunari lotuta jardun aktiboa duena
2. Parte-hartzaileak
Erakunde parte-hartzaileek aurkeztutako proiektuetan parte hartzen duten pertsona fisikoak; gutxieneko eta gehieneko adinak:
- Gazteen trukeak (Funtsezko ekintza 1): 13-30 urte
- Gazteriaren arloan lan egiten duten pertsonak (Funtsezko ekintza 1): adinez nagusiak diren pertsonak
- Gazteen partaidetza (Funtsezko ekintza 1): 13-30 urte
- DiscoverEu Inclusion Action (Funtsezko ekintza 1): 18 urteko gazteak, aukera gutxi dituztenak
Gazteriaren arloko proiektu garrantzitsuetan, hartzaile nagusiak hauek dira: 13 urtetik 30era bitarteko gazteak, gazteriaren arloko langileak eta esparru horretan diharduten erakundeetako kideak.