Fitxategian inskribatzea nahitaezkoa da enplegurako prestakuntza eman ahal izateko. Alta emateko, prestakuntza zentroak edo irakasleak eskatu beharko du, “Tramitazioa” fitxako argibideei jarraituta.
Inskripzioak bide ematen du honako hauetarako:
- Enplegurako prestakuntza ikastaroak ematea.
- Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak irakasleentzat antolatutako prestakuntza ekintzen berri izatea.
- Prestakuntza zentroek espezialitate jakin baterako irakasleak eskatzen dituztenean, premia horren berri izatea.
Irakasleen fitxategiak enplegurako prestakuntzako ikastaroak ematen dituzten profesionalak biltzen ditu. Bertan, irakasle bakoitzaren datu pertsonalak, titulazioak eta esperientzia profesionala jasotzen dira.
Prozeduraren urratsak:
Ahalik eta lasterren fitxategira sartzeko baimena emanen da.