Laneko prestakuntzako eta etengabeko prestakuntzako irakasleen fitxategian izena ematea

Irakasleen fitxategia lanean eta etengabeko prestakuntzan prestakuntza eman duten edo emango duten adituentzat edo irakasleentzat baino ez da

Oinarrizko informazioa

Laneko prestakuntzako eta etengabeko prestakuntzako irakasleak.

Fitxategian inskribatzea nahitaezkoa da enplegurako prestakuntza eman ahal izateko. Alta emateko, prestakuntza zentroak edo irakasleak eskatu beharko du, “Tramitazioa” fitxako argibideei jarraituta.

Inskripzioak bide ematen du honako hauetarako:

  1. Laneko prestakuntzako eta etengabeko prestakuntzako ikastaroak ematea.
  2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak irakasleentzat antolatutako prestakuntza ekintzen berri izatea.
  3. Prestakuntza zentroek espezialitate jakin baterako irakasleak eskatzen dituztenean, premia horren berri izatea.

Irakasleen fitxategiak enplegurako prestakuntzako ikastaroak ematen dituzten profesionalak biltzen ditu. Bertan, irakasle bakoitzaren datu pertsonalak, titulazioak eta esperientzia profesionala jasotzen dira.

Prozeduraren urratsak:

Ahalik eta lasterren fitxategira sartzeko baimena emanen da.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Inskripzioa bi fasetan eginen da:

  1. Irakasleak edo prestakuntza zentroak sartzea eskatuko du mezu elektroniko bat igorriz equipo.tecnico.sne@navarra.es helbidera,
  • Izena, abizenak, NAN/AIZ, posta elektronikoa.
  • Emango den ikastaroaren datuak: izena, datak eta kontratatzen duen erakundea.
  1. Fitxategian sartu behar da bidalitako estekaren bidez, eta datuak bete.
  2. Irakaslea emandako estekara sartzen denean eta bere datu pertsonalekin betetzen duenean, irakasle-kode bat sortuko da automatikoki; kode hori prestakuntza-zentroari jakinaraziko dio irakasleak, hala eskatzen zaionean.

Irakasle bakoitzak bere datuak eguneratuta izan behar ditu, ematen dituen ikastaroekin eta jasotzen duen prestakuntzarekin, fitxategia behar bezala kudeatzeko eta baliozkoa izateko.

Fitxategi honetan jasotako datuak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baino ez ditu erabiliko, eta ez dira erabiliko fitxategi honen xede ez diren beste helburu batzuetarako.

Jarraibideak:

Baimena daukazunean, fitxategira sartzen ahalko zara ziurtagiri digitala edo Cl@ve erabiliz, zure datu pertsonalak emateko, datu horiek kontsultatzeko edo baja hartzeko.

Harremanetan jartzeko

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua
Telefonoa: 848 420 248
Posta elektronikoa: equipo.tecnico.sne@navarra.es