Federazio batean sartzea edo hartatik banantzea

Aukera ematen du elkarteak erregistroan inskribatuta dagoen federazio batean sartzeko edo hartatik banantzeko

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribatuta dauden federazioak, federazioetan alta edo baja eman zaien entitateen inskripzioa sustatzen dutenak.

Elkarteek federazioak, konfederazioak edo batasunak eratzen ahalko dituzte. Elkarteen federazio bat eratu, eta Erregistroan inskribatu ondoren, federazioaren osaeran gerora gertatzen diren aldaketak ere inskribatu beharko dira, baldin eta aldaketa horiek badira elkarte berriak sartzea edo federatutako entitate batzuk bereiztea.

Elkarte bat aldez aurretik inskribatuta egon behar da, federazio batean sartu ahal izateko.

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskaera: urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuaren 14.etik 19.era bitarteko artikuluetan eta 29.ean ezarritakoari jarraikiko zaio.
  2. Dokumentazioaren baliozkotasuna: jatorrizko dokumentazioaren kopia eskaneatuak aurkezten ahalko dira erregistroan kalifikatzeko. Aurkeztutako dokumentazioa ontzat eman ondoren, kasu bakoitzean behar diren jatorrizko dokumentuak aurkezteko eskatuko da.
  3. Eskaera aztertzea: erregistroak eskabideak eta erantsitako dokumentazioa aztertuko ditu, inskribatu nahi diren dokumentuen kanpoko formaren legezkotasuna kalifikatuko du, bai eta haien baliozkotasun materiala ere, haietatik eta, hala badagokio, erregistroko idazpenetatik ondorioztatzen denaren arabera, eta egiaztatuko du betetzen direla martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan, urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuan eta estatutuetan ezarritako baldintzak.
  4. Eskaerako akatsak zuzentzea: eskaerek baldintzak betetzen ez badituzte, interesdunei hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko eskatuko zaie, edo aurkeztutako dokumentazioarekin aurkeztu beharrekoak erantsi edo aurkeztutakoa zuzentzeko.
  5. Eskaera ebaztea: inskripzio eskaera ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori foru administrazio publikoko erregistroan sartzen denetik hasita.
  6. Ebazpena epe barruan ez ebaztea: inskribatzeko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpen espresurik ez badago, inskripzio eskaera onartu dela ulertuko da.
  7. Errekurtsoak: ebazpenak inskripzioa atzera botatzen badu, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuaren titularrari zuzendua, ebazpen hori jakinarazi eta hilabeteko epean.
  1. Eskabide orokorra, sinatua. Eskabidean federazioaren izena, helbidea eta harremanetarako datuak adierazi beharko dira, bai eta eskabidearekin batera aurkeztutako agirien zerrenda ere.
  2. Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez dokumentuen kopia eskaneatuak aurkezten badira, digitalki sinatutako ziurtagiria ere eman beharko da. Ziurtagiri hori sinatu beharko du elkartean ahalmen hori duenak (eskuarki, idazkariak), edo lehendakariak, elkartearen ordezkari gisa. Bertan adierazi beharko da (sinatzen duenaren erantzukizunpean) aurkeztutako dokumentuak elkartearen esku dauden jatorrizkoen kopia zehatzak direla.
  3. Dokumentazioa. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
  • Federazioaren Batzar Nagusiak hartutako erabakiaren ziurtagiria edo akta, ziurtagiriak egiteko eta federazioa ordezkatzeko gaitasuna dutenek sinatua. Bertan, entitate bat federazioan sartzea edo federaziotik banantzea erabaki dela egiaztatu beharko da, eta erakundearen izena, helbidea eta inskripzio-zenbakia adierazi beharko dira.
  • Elkarteko lehendakariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, entitateak federazioan sartu nahi duela edo federaziotik banandu nahi duela dioena.
  1. Inskripzio tasaren ordainketa-gutunaren gordekina.
  2. Federazioetan edo entitateetan indarrean dauden zuzendaritza batzordeak ez badaude inskribatuta, inskripzio horiek egin beharko dira, aldez aurretik edo aldi berean (ikus prozedura hemen: Elkarteen zuzendaritza-batzordeen erregistroa).

Tramitazioa

Jarraibideak:

Tramitatzeko, ziurtagiri hauetako bat erabili behar da:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Tramitazioa elektronikoa izanen da, eta horretarako 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoak erabil daitezke, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Segurtasun integratua
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña
Telefonoak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time