2014ko zergaldiari dagokion zergaren kuota kalkulatzeko, 6/2014 Foru Legearen xedapenei jarraituko zaie. Kuota diferentziala kalkulatzeko, kontuan hartu beharko da 2014ko ekitaldian Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziari ordaindutako konturako ordainketetatik Nafarroari dagokion zatia.
2015eko zergaldiari dagokion konturako ordainketa izanen da 2015ean indarra duen karga-tasa 2014ko zergaldiko zerga-oinarriari aplikatzearen ondoriozkoa, 11/2015 Foru Legearen hirugarren artikuluan aurreikusten denari jarraikiz kalkulatua.Kreditu entitateen gordailuen gaineko zergaren ordainarazpenari dagokionez, Hitzarmen Ekonomikoan xedatzen da Nafarroari dagokiola baldin eta hirugarrenen funtsak gordetzen diren egoitza nagusia, sukurtsalak edo bulegoak Nafarroan badaude. Bestetik, Foru Komunitateari egotziko zaio bertan egotera behartzen ez duten merkaturatze sistemen bidez mantentzen diren funtsen zerga, bai eta halako lurralde bati egozten ahal ez zaizkion funtsei dagokien zerga ere, gordailu lurralderatuetan duen partaidetzaren arabera dagokion heinean. Azkenik, zergaren konturako ordainketak aurreko ataleko irizpidearen arabera eskatuko ditu administrazio batek edo bertzeak.
Izapidea
Epea bera denez, 411 eta 410 ereduak inprimaki bakar baten bidez aurkezten dira.
Ordainketa bide telematikotik egin ezean, ordainketa-gutuna aurkeztu beharko da entitate laguntzaileetan (finantza-erakundeak). Kasu horretan, 798 ordainketa-gutuna erabili beharko da "Kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga" izeneko 411 ereduari dagokion zenbatekoa ordaintzeko, eta 799 ordainketa-gutuna "Kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketa" izeneko 410 ereduari dagokion zenbatekoa ordaintzeko.