Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zerga. Ordainketa zatikatuak (ingurumenaren zerga: 583 eredua)

Oinarrizko informazioa

583 eredua aurkeztera beharturik daude Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Lege Orokorraren 25. artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko edo juridikoak eta entitateak, zergaren zerga-egitatea gauzatzen badute:

  • Energia elektrikoa ekoizteko instalazioa Nafarroan kokaturik badago.
  • Instalazioa nafar lurraldean eta lurralde komunean kokaturik egonik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa baldin bada instalazio hori baimentzeko gaitasuna duena.

Argibide gehiago (ikusi hemen EEEBZri buruzko ohiko galderak)

  • 583 eredua: Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Ordainketa zatikatua (ikusi "Tramitazioa" atala).
    583 eredua tramitatzeko laguntza
  • 767 zenbakiko ordainketa-gutuna
  • 10/2015 Foru Agindua, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, “Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak” izeneko 583 eredua eta “Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Jarduera urtarriletik urrira uzteagatiko autolikidazioa” izeneko 588 eredua onesten dituena.
  • 11/2015 Foru Legea, arautzen dituena energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga; 1. artikulua.

Tramitazioa

Epea:

Urte naturaleko hiruhileko bakoitza amaitu eta hurrengo maiatz, irail, azaro eta otsaileko 1etik 20ra bitartean.

Ekoizpenaren balioak, instalazio guztiak barne, ez badu gainditzen 500.000 euro aurreko urte naturalean, soilik aurkeztuko da likidazio epea azaroaren 1etik 20ra bitartean daukan ordainketa zatikatua.

Jarraibideak:

2024-583 (ordainketa zatikatua) aurkezteko laguntza.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.