Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (600 eta 605 ereduak)

Guía ITPAJD

Oinarrizko informazioa

Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren subjektu pasiboak, Hitzarmen Ekonomikoaren 38. artikuluan ezarritakoaren arabera, zergak Nafarroan ordaindu behar dituztenak.

600 eta 605 ereduak betetzeko jarraibideak.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

  • Sortzapen-data ondorengo 2 hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko da dokumentazioa eta, hala badagokio, zerga ordaindu.
  • Heriotzagatiko gozamen-eskubideen eta pentsioen iraungitzearekin lotutako agiriak, gozamenduna edo pentsioduna hiltzen denetik zenbatzen hasita, sei hilabeteko epearen barruan aurkeztu behar dira, heriotza Espainian gertatu bada eta, hamar hilabeteko epean, heriotza atzerrian gertatu bada.

Jarraibideak:

Aitorpena egin nahi baduzu, laguntzarako programaren bitartez egin dezakezu.

Behin auto-likidazioa aurkeztu eta, hala badagokio, kuota ordaindu ondoren, jarraian aipatzen den nahitaezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu, hamabost eguneko epean, "Aitorpen bati dokumentazioa erantsi" aukeraren bidez.

Nahitaezko ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzu:

• Eskrituraren kopia soila edo zerga sortu duen egintza jasotzen duen agiri judizialaren edo administratiboaren kopia soila.
• Agiri pribatuen kasuan, kopia aurkeztuko da.

Halaber, onura fiskalen bat aplikatu bada, hori aplikatzeko eskubidea frogatzeko agiriak ere aurkezten ahal dira.

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Behin inprimakia bete eta, hala badagokio, kuota ordaindu ondoren, Nafarroako Zerga Ogasunaren bulego batera joan behar duzu; bulegoan inprimakiaren zigilatutako kopia emango zaio zergadunari, baita eskrituraren lehenengo kopia ere, dagokion Erregistroan aurkez dezan, agiri judizialaren edo administratiboaren kopia kautoa edo aurkeztutako agiri pribatuaren kopia.
  • Honako dokumentazioa aurkeztu behar duzu:
    • Eskrituraren kopia soila edo zerga sortu duen egintza jasotzen duen agiri judizialaren edo administratiboaren kopia soila.
    • Agiri pribatuen kasuan, kopia aurkeztuko da.

Halaber, onura fiskalen bat aplikatu bada, hori aplikatzeko eskubidea frogatzeko agiriak ere aurkezten ahal dira.

Harremanetan jartzeko

Kontsulta fiskalak egiteko:

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time