Ondare-eskualdeketen eta EJDen gaineko zerga: Erakunde laguntzaileek negoziatutako merkataritza-dokumentuak eskudirutan ordaintzea (610 eredua)

Oinarrizko informazioa

Efektu tinbredunen ordez ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren eskudiruzko ordainketa egiteko baimena duten erakundeak, baldin eta zergaren ordainketaren erantzule solidarioak badira, eredu honetan aipatzen diren ordainagiri, ordainduko, txeke eta bestelako merkataritza-dokumentuen negoziazioan edo kobrantzan parte hartu dutelako.

Tramitazioa

Epea:

Likidazioa egin eta hurrengo hileko lehen hogei egun naturalen barruan egin beharko da aurkezpena eta, hala badagokio, diru-sarrera, salbu eta ekainean, uztailean eta abenduan, orduan abuztuaren 5era, irailaren 20ra eta urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahalko baitira, hurrenez hurren.​​​​​​​

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Ogasunaren NAN + PINa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurkezpena Internet bidez bakarrik eginen da.​​​​​​​

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.