Hidrokarburoen gaineko zerga (fabrikazio-zerga bereziak: 581 eredua)

Oinarrizko informazioa

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 8. artikuluan definitutako subjektu pasiboei, 46. artikuluan zehaztutako hidrokarburoekin jarduten badute.

Ez dute 581 ereduko aitorpen-likidazioa aurkeztu beharrik izango honako subjektu pasiboek: Europar Batasuneko beste estatu kide batetik datozen produktuak jasotzera edo entregatzera bakarrik mugatzen diren Hidrokarburoen gaineko Zergaren subjektu pasiboek, jasotze edo entregarik gertatu ez den likidazio-aldietan.

581 eredua: "Hidrokarburoen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa" (564 eredua, "Hidrokarburoen gaineko Zerga" bazter geratu da, 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko likidazio-aldietarako soilik).

Tramitazioa

Epea:

581 eredua aurkezteko eta ordainketa egiteko epea izango da hileko likidazioko dagokion aldia amaitu eta hurrengo hilabeteko lehenengo hogei egun naturalekoa.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Bide telematikoz egin behar da derrigor.
  • Banku-erakunde laguntzaileetan egingo dira dagozkion ordainketak.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.