Hezkuntza-itunak berritzeko, 2026-2027 eta 2029-2030 ikasturteen arteko eperako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza-etapetan (salbu eta Batxilergoko ituna 2027-2028 ikasturtera arte indarrean duten ikastetxe itunduetan).
Hezkuntza-itunak aldatzeko, 2026-2027 ikasturterako, etapa hauetan: Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak eta Hezkuntza Bereziko unitateak.
Hezkuntza-itun berriak sinatzeko.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Itunak berritzea Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan (salbu eta Batxilergoko ituna 2027-2028 ikasturtera arte indarrean duten ikastetxe itunduetan)
Titularraren erantzukizunpeko adierazpena, frogatzeko ikastetxeak jarraitzen duela ituna eta haren aldaketak onesteko bete beharreko baldintzak betetzen.
Gizarte Segurantzaren Lurralde Administrazioak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak edo Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren kasuan kasuko ordezkaritzak eginiko ziurtagiri eguneratuak, frogatzeko ikastetxearen titularrak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
Ikastetxearen titularra kooperatiba bat bada, hura arautzen duten estatutuen kopia erantsi beharko da.
Hezkuntza-itun berriak sinatzea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza-etapetan:
Ikastetxeak nola asetzen dituen eskolatze-beharrak bera dagoen eskualdean, udalerrian edo, hala denean, barrutian dagoen eskariaren arabera.
Ikastetxeko ikasleen baldintza sozioekonomikoen balorazioa.
Hala denean, ikastetxean gauzatzen diren esperientzia pedagogikoen ezaugarriak eta irakaskuntzaren kalitaterako eta hezkuntza-sistemarako duten interesa.
Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legean eta hura garatzeko xedapenetan jasotzen diren aurreikuspenen aplikazioaren ondoriozko beharrak.
Ikastetxearen jarduera baloratzea ahalbidetzen duen beste edozein informazio (eskola-jarduera osagarriak, eskolaz kanpoko jarduerak, eskola-zerbitzuak eta bestelakoak).
Gizarte Segurantzaren Lurralde Administrazioak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak edo Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren kasuan kasuko ordezkaritzak eginiko ziurtagiri eguneratuak, frogatzeko ikastetxearen titularrak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
Ikastetxearen titularra kooperatiba bat bada, hura arautzen duten estatutuen kopia erantsi beharko da.
Hezkuntza-itunak aldatzea gainerako hezkuntza-etapetan
2025-2026 ikasturterako aldi baterako itundutako unitateen luzapena ere eskatu beharko da.
2026/2027 ikasturterako osotara eskatzen den unitate-kopurua.
Eskatu den aldaketa justifikatzen duten arrazoiak eta, hala bada, eskatzen diren unitateak hezkuntza-mailako kurtsoen artean banatzeko proposamena.
Titularraren adierazpena, frogatzeko ikastetxeak jarraitzen duela ituna onesteko bete beharreko baldintzak betetzen, bai eta itunari eragiten dioten aldaketak ere.
Itun berriak sinatzea gainerako hezkuntza-etapetan
Ikastetxeak nola asetzen dituen eskolatze-beharrak bera dagoen eskualdean, udalerrian edo, hala denean, barrutian dagoen eskariaren arabera.
Ikastetxeko ikasleen baldintza sozioekonomikoen balorazioa.
Hala denean, ikastetxean gauzatzen diren esperientzia pedagogikoen ezaugarriak eta irakaskuntzaren kalitaterako eta hezkuntza-sistemarako duten interesa.
Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legean eta hura garatzeko xedapenetan ezarritakoa aplikatzearen ondoriozko beharrak.
Ikastetxearen jarduera baloratzea ahalbidetzen duen beste edozein informazio (eskola-jarduera osagarriak, eskolaz kanpoko jarduerak, eskola-zerbitzuak eta bestelakoak).
Gizarte Segurantzaren Lurralde Administrazioak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak edo Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren kasuan kasuko ordezkaritzak eginiko ziurtagiri eguneratuak, frogatzeko ikastetxearen titularrak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
Ikastetxearen titularra kooperatiba bat bada, hura arautzen duten estatutuen kopia erantsi beharko da.
Araudia keyboard_arrow_down
391/2025 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2026-2027 eta 2029-2030 ikasturteen arteko aldirako hezkuntza-itunak berritzeko eta hezkuntza-itun berriak egiteko prozedurarako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza-etapetan.
21/2026 Ebazpena, zeinaren bidez aldatzen baita 391/2025 Ebazpena.
392/2025 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita prozedura hauetarako: hezkuntza-itunak aldatzeko Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan, 2026-2027 ikasturterako, eta hezkuntza-etapa horietan hezkuntza-itun berriak sinatzeko
20/2026 Ebazpena, zeinaren bidez aldatzen baita 392/2025 Ebazpena.
26/2026 Ebazpena, zeinaren bidez zuzentzen baita 20/2026 Ebazpena.
Emaitzak
2026ko deialdia keyboard_arrow_down
Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza-ituna berritzea
76/2026 Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita Nafarroako ikastetxeetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza ituna berritzea 2026-2027 ikasturtetik aurrera eta itunen berrikuntzan ikasgelak murrizteko 10/2026 Foru Legean ezarritako luzamendua ezartzen da.
I. eranskina - Haur Hezkuntzako bigarren zikloko itunen berritzea onartzea.
II. eranskina - Batxilergoko itunen berritzea onartzea.
III. eranskina - Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eskatutako unitateak ituntzea ukatzea.
IV. eranskina - Batxilergoko eskatutako unitateak ituntzea ukatzea.
V. eranskina - Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ituna berritzea ukatzea.
VI. eranskina - Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitateak murrizteko moratoria, 10/2026 Foru Legearekin bat.
VII. eranskina - 10/2026 Foru Legearen araberako luzamendua, 416/1992 Foru Dekretuaren 44. artikuluan aurreikusitako luzapenaren bidez.
65/2026 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko itunak formalizatzeko ereduak, Nafarroako ikastetxeetan.
10/2026 Foru Legea, itunpeko unitateak luzatzeari eta funts publikoz sostengatutako ikastetxeetako eskola-unitate bakoitzeko gehieneko ikasle-ratioa oro har jaisteari buruzkoa.
26/2026 Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita Nafarroako ikastetxeetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza ituna berritzea 2026-2027 ikasturtetik aurrera. 10/2026 Foru Legeak indargabetu egiten du ebazpen hau.
I. eranskina - Haur Hezkuntzako bigarren zikloko itunen berritzea onartzea.
II. eranskina - Batxilergoko itunen berritzea onartzea.
III. eranskina - Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eskatutako unitateak ituntzea ukatzea.
IV. eranskina - Batxilergoko eskatutako unitateak ituntzea ukatzea.
V. eranskina - Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ituna berritzea ukatzea.
Itunak aldatzea gainerako hezkuntza-etapa guztietan, 2026-2027 ikasturterako
83/2026 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita ondoko hezkuntza itun hauen aldaketa 2026-2027 ikasturterako: Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan.