Helduentzako Batxilergoa

Prestakuntza eskaintza, Batxilergo titulua aurrez aurreko edo urrutiko ikastaroen bitartez lortu nahi duten helduentzako

Oinarrizko informazioa

18 urtetik gorakoak edo ikasketak hasten dituzten urtean betetzen dituztenak. Salbuespenez, 16 urtetik gorakoak, baldin eta lan-kontratu bat badute edo errendimendu handiko kirolariak badira.

Interesdunek titulu hauetakoren bat izan beharko dute: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua, Lanbide Heziketako teknikari titulua edo kirol teknikari titulua.

Ikasketen antolamendua

Aurrez aurreko Batxilergoa (gauez)

  • Ikasmailetako bakoitzean, astean, ikasleek astelehenetik ostiral bitartean izanen dituzte eskola-orduak eta egunean 45 minutuko 4-6 saio
  • Irakasgai guztien asteko ordutegia. 15/2023 Foru Aginduaren I., II. eta II. eranskinak

Urrutiko Batxilergoa

  • Ikasleei irakasgai bakoitzeko tutore bat esleituko zaie.
  • Ikasleei bi modutan eginen zaie arreta: batetik, aurrez aurreko taldekako tutoretza saioen bitartez (ikasturte hasieran ezarritako programa baten arabera irakasgaiaren funtsezko alderdiak jorratuko dira ikasleekin), eta bestetik, orientazioko banakako tutoretzen bitartez (aurrez aurre, telefonoz edo modu telematikoan).
  • Tutoretzetara joatea borondatezkoa da.
  • Ikasketa hauek ematen dituen Felix Urabayen BHIk badu ikasgela birtual bat, irakasgaien hezkuntza baliabideekin eta komunikazio tresnekin (posta elektronikoa, foroak, txata), ikasleek errazago ikas dezaten.
  • Ikasleek beren lan autonomoa bideratuko duen lan gida/agenda bat izanen dute.

Matrikula

  • Matrikula egin daiteke ikasmaila oso batean edo ikasmaila bateko edo bietako irakasgai solteetan.
  • Matrikula egin daiteke bigarren ikasmaila osoan lehen ikasmailako bi irakasgai gehienez ere gainditu gabe izanik ere.
  • Helduen Batxilergoan matrikulatutako ikasleek ez dute izanen ikasketa horietan irauteko mugarik, araubide arruntean gertatzen den bezala, non gehienez ere 4 urtez egon daitezkeen.

Ikastetxeak

Matrikula epea

Iruñeko Félix Urabayen NHBHIn Urrutiko Batxilergoa ikasteko matrikula (ikastaroa irailaren 7ean hasiko da):

  • Abuztuan, Batxilergoan matrikulatzeko hitzordua hartzeko prozedura jarriko da ikastetxearen webgunean.

  • Matrikula abuztuaren 28an hasiko da eta irailean irekita egongo da. Idazkaritzaren jarduera dela-eta matrikula irailaren 7a baino lehen egiterik ez badago, eskolak hasi eta ondoren matrikula daitezke

Batxilergo presentziala (gauekoa) ikasteko matrikula:

Ikasketa hauetan izena emateko zer dokumentazio behar den jakiteko, jo ezazue ikastetxeetako idazkaritzetara edo ikastetxe horietako webguneetara.

  • 45/2023 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era arautzen duena.
  • 15/2023 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan helduentzako Batxilergoko irakaskuntzen ordenamendua, antolaketa, ezarpena eta ordutegia arautzen dituena araubide presentzialean eta urrutiko araubidean.
  • 72/2022 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.
Harremanetan jartzeko

Ikasketak Antolatzeko Atala
Santo Domingo aldapa z.g.
31001 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426 427
Helbide elektronikoa: epa@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time