Eraikuntza sektorean azpikontratazio liburua gaitzea

Oinarrizko informazioa

Azpikontratatu behar duten eraikuntza-enpresak.

Kontratista bakoitzak, azpikontratista edo langile autonomo batekin kontratatua duen obraren zati bat azpikontratatu aurretik, azpikontratazio-liburu gaitua eskuratu beharko du.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Azpikontratatu aurretik eskatu behar da.

  • Sakatu "Tramitatu".
  • Bete itzazu obraren identifikazio-datuak.

Gaikuntza deskargatzeko (eskaera egin eta biharamunetik aurrera):

  • Sakatu "Tramitatu".
  • Bilatu zure eskaera botoi honen bidez: “Azpikontratazio liburuaren eskaerak kontsultatzea”.
  • Gaikuntza deskargatu “Ireki eginbidea” botoiaren bidez.
  • Eskaera baztertuta badago, baztertzeko arrazoia adieraziko da dagokion eremuan.
  • Oraindik tramitatu ez bada, “Zain” egoeran agertuko da.

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoa: 848 427 925
Posta elektronikoa: spreverl@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.