Eredu informatiboen akatsen kudeaketa

Oinarrizko informazioa

Zergapekoa bera edo haren ordezkaria, ziurtagiri digital bidez.

Honakoak egiteko aukera ematen du:

  • Eredu informatiboen aitorpenen akatsak zuzentzea, norbere ekimenez edo Nafarroako Zerga Ogasunak hala eskatuta.
  • Aitorpeneko edozein datu aldatzea, zergapeko bati alta edo baja ematea barne.

Tramitazioa

Epea:

  • Preskribatu gabeko aitorpenak aldatzea, urte osoan zehar.
  • Batasun barruko eragiketen aitorpen laburtzaileen ereduaren kasuan (349), informazioa Europar Batasunari bidali baldin bazaio, zergapekoak hurrengo ekitaldiko eredua aurkezterakoan egin beharko du aldaketa.

Jarraibideak:

Sakatu "Tramitatu". Gehitu zure eskabideari behar bezala betetako edo eskaneatutako dokumentazioa.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Internet bidez tramitatu behar da nahitaez.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.