Genero-indarkeriaren biktima izaera aitortzen dio eskatzaileari.
Aitorpen horri esker, biktima izatearen ondoriozko egoera arintzera bideratutako laguntzez baliatu ahal izango da, eta hainbat baliabide eskuratzeko aukera izango du. Etxebizitza babestuak erreserbatzeko eskubiderik, baina, ez du izango; horretarako, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak egindako aitorpena beharko du.
Edonola ere, aitorpenak ez du aurresuposatzen laguntzak jasoko direnik, alderdi ekonomiko eta sozialak ere kontuan hartzen dira eta.
Berariazko aitorpenak egiten dira errenta bermaturako, gizarteratze errentarako, laneratze programetarako, hobariak dituzten lan-kontratuetarako, hezkuntza beketarako (unibertsitate eta unibertsitate aurreko ikasketetan), derrigorrezkoak ez diren Hezkuntza Departamentuaren irakaskuntzetarako (kontserbatorioak, hizkuntza eskolak eta EGA agiria) eta igerileku publikoetan sartzeko.
Salaketarik ez dagoenean, ohiz kanpo, aitorpena lor daiteke indarkeria aztarnak edo gertaerak daudenean, betiere emakumeen berariazko arretarako zerbitzuek, gizarte zerbitzuek edo laguntza psikologia eskaintzen duten zerbitzuek hala adierazita.