Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren emakumeak, emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak edo izateko arriskuan daudenak, bai eta haien ardurapeko pertsonak ere.
Zerbitzu hori eskuratzeko, ez da beharrezkoa salaketa jartzea. Era berean, ez da beharrezkoa babes-agindurik edo epairik. Emakume guztiek eskuratzen ahal dute, haien egoera administratiboa edozein izanda ere.
Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta emateko taldeen laguntza zuzenean eskuratzen ahal da, edo oinarrizko gizarte-zerbitzuek, osasun-zerbitzuek, harrera-baliabideek edo beste zerbitzu batzuek bideratuta.