Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren emakumeak, emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak edo izateko arriskuan daudenak, bai eta haien ardurapeko pertsonak ere.
Zerbitzu hori eskuratzeko, ez da beharrezkoa salaketa jartzea. Era berean, ez da beharrezkoa babes-agindurik edo epairik. Emakume guztiek eskuratzen ahal dute, haien egoera administratiboa edozein izanda ere.
Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta emateko taldeen laguntza zuzenean eskuratzen ahal da, edo oinarrizko gizarte-zerbitzuek, osasun-zerbitzuek, harrera-baliabideek edo beste zerbitzu batzuek bideratuta.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Arreta- eta suspertze-taldeek oso-osoki erantzuten diete emakumeen eta haien ardurapeko familia-unitatearen premiei, informazioa, aholkularitza eta esku-hartze psikosoziala emanez.
Horrez gain, eskaintzen dute aholkularitza legala, laborala, ekonomikoa, sanitarioa eta emakumeak behar izan dezakeen babes-mailari buruzko informazioa, emakumearen eta haren familia-unitatearen egoeraren arabera.
Barnean hartzen dituen jarduketak:
Erabiltzailea eta haren ingurunea aztertzea. Arreta-plan pertsonalizatu bat diseinatzea, arreta soziala, psikologikoa eta hezkuntza-arlokoa kontuan hartuko dituena.
14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitekoa (NAO, 71. zk., 2015-04-15ekoa)
Tramitazioa
Bulegoetan keyboard_arrow_down
Epea:
Urte osoan zabalik
Jarraibideak:
IPAR-EKIALDEKO, IPAR-MENDEBALDEKO ETA IRUÑEKO ESKUALDEKO BAIT:
Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta Integrala Emateko Taldea, Iruñeko eskualdeko, Ipar-ekialdeko eta Ipar-mendebaldeko eremuetakoa. Nafarroako Gobernuko zerbitzua
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, 08:00etatik 17:00etara.
BAIT TAFALLA:
Helbidea: Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta Integrala emateko Taldea, Tafallako eremukoa. Nafarroako Gobernuko zerbitzua. Martínez de Espronceda kalea 1, 3-behea. Tafalla