Elkarte baten egoitza soziala aldatzea

Aukera ematen du elkarte baten egoitzaren aldaketa inskribatzeko, baldin eta egoitza berri hori Estatutuetan ezarritako jarduketarako lurralde eremuaren barnean badago

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribatutako elkarteak.

  1. Inskribatutako elkarteak beren estatutuetan ezarritako tokian izanen du egoitza. Toki hori bere ordezkaritza-organoaren egoitzarena izan daiteke, edo jarduera gehienak egiten dituen tokia.
  2. Batzar Orokorrak erabakiko du egoitzaren aldaketa, estatutuetan ezarritako prozeduraren bitartez.
  3. Elkarteek egoitza sozialaren aldaketa inskribatzen ahalko dute, estatutu aldaketa baten inskripzioa tramitatu beharrik gabe, betiere ezarritako egoitza berria estatutuetan ezarritako jarduketarako lurralde eremuaren barnean badago.
  4. Hala ere, egoitza berri hori elkartearen estatutuetan ezarritako jarduketa eremutik kanpo baldin badago, estatutuen aldaketa partzial baten inskripzioa bezala tramitatuko da (ikus prozedura hemen: Elkarte baten estatutuak aldatzea).

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskaera: urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuaren 14. artikulutik 19.era bitarteko artikuluetan eta 25. artikuluan ezarritakoari egokituko zaio.
  2. Epea: elkarteek HILABETEKO epea izanen dute inskripzioa eskatzeko, Batzar Orokorrak erabakia hartzen duenetik kontatzen hasita. Eskaerak epez kanpo aurkezten direnean, erregistroak elkarteari eskatzen ahalko dio ziurtagiri bat aurkezteko, datuetan izandako aldaketa indarrean dela berresteko.
  3. Dokumentazioaren baliozkotasuna: jatorrizko dokumentazioaren kopia eskaneatuak aurkeztu ahal izanen dira erregistroan kalifikatzeko. Aurkeztutako dokumentazioa ontzat eman ondoren, kasu bakoitzean behar diren jatorrizko dokumentuak aurkezteko eskatuko da.
  4. Eskaera aztertzea: erregistroak eskabideak eta erantsitako dokumentazioa aztertuko ditu, dokumentu inskribagarrien kanpoko formaren legezkotasuna kalifikatuko du, bai eta haien baliozkotasun materiala ere, haietatik eta, hala badagokio, erregistroko idazpenetatik ondorioztatzen denaren arabera, eta egiaztatuko du betetzen direla martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan, urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuan eta estatutuetan ezarritako baldintzak.
  5. Eskabideko akatsak zuzentzea: eskabideek baldintzak betetzen ez badituzte, interesdunei eskatuko zaie hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko, edo aurkeztutako dokumentazioarekin aurkeztu beharrekoak erantsi edo zuzentzeko.
  6. Eskaera ebaztea: inskripzio eskaera ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori foru administrazio publikoko erregistroan sartzen denetik hasita.
  7. Ebazpena epe barruan ez ebaztea: inskribatzeko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpen espresurik ez badago, inskripzio eskaera onartu dela ulertuko da.
  8. Errekurtsoak: ebazpenak inskripzioa atzera botatzen badu, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuaren titularrari zuzendua, ebazpen hori jakinarazi eta hilabeteko epean.
  1. Eskabide orokorra, sinatua. Eskabidean elkartearen izena, helbidea eta harremanetarako datuak adieraziko dira, bai eta eskabidearekin batera aurkeztutako agirien zerrenda ere.
  2. Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez dokumentuen kopia eskaneatuak aurkezten badira, digitalki sinatutako ziurtagiria ere eman beharko da. Ziurtagiri hori sinatu beharko du elkartean ahalmen hori duenak (eskuarki, idazkariak), edo lehendakariak, elkartearen ordezkari gisa. Bertan adierazi beharko da (sinatzen duenaren erantzukizunpean) aurkeztutako dokumentuak elkartearen esku dauden jatorrizkoen kopia zehatzak direla.
  3. Dokumentuak: Eskaerekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
  • Ziurtagiria edo akta, Batzar Orokorraren bilerarena, non jasoko baita:
    • Egoitza soziala aldatzeko erabakia;
    • Erabakia noiz hartu zen;
    • Helbide berriari buruzko datuak;
    • Aldaketa onetsi dela bat etorriz Estatutuetan erabakiak hartzeko ezartzen diren baldintzekin. 
    • Egiaztatzeko eta elkartea ordezkatzeko gaitasuna dutenen sinadurak.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, lehendakariak sinatua, non adieraziko baita elkarteak baduela zuzenbidean askietsitako titulua higiezin hori egoitza edo helbide sozial gisa erabiltzeko.
  1. Erregistroan inskribatuta dagoen Zuzendaritza batzordearen osaera aldatu bada, berritze hori inskribatzeko eskatuko da aldi berean (ikus prozedura hemen: Elkarteen zuzendaritza taldeen erregistroa).

Tramitazioa

Jarraibideak:

Tramitatzeko, ziurtagiri hauetako bat erabili behar da:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa

 

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Tramitazioa elektronikoa izanen da, eta horretarako 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoak erabil daitezke, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoak.

Harremanetan jartzeko

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña
Telefonoak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro cambio de domicilio social de las asociaciones o federaciones

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time