Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribatutako elkarteak.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Elkarteek estatutuetan aldaketaren bat egitea onesten dutenean, gero inskribatu egin behar dituzte aldaketa horiek.
Aldaketak erabatekoak edo partzialak izan daitezke, segun eta artikulu guztiei edo batzuei bakarrik eragiten dieten.
Aldatzeko prozedura estatutuetan bertan ezarritakoari lotuko zaio.
Estatutuetako aldaketak 1/2002 Lege Organikoaren 7. artikuluan aurreikusitako edukiari eragiten badio, Batzar Orokorrak hartu beharko du erabakia, berariaz horretarako deialdia eginda, eta ondorioak izanen ditu, bai elkartekideentzat bai hirugarrenentzat, aldaketa Erregistroan inskribatu ondotik. Gainerako aldaketek erabakia hartu den unetik aurrera izanen dute eragina elkartekideentzat, eta erregistroan haien inskripzioa egiten denetik, hirugarrenentzat.
Prozeduraren urratsak:
Eskaera: urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuaren 14. artikulutik 19.era bitarteko artikuluetan eta 24. artikuluan ezarritakoari egokituko zaio.
Epea: elkarteek hilabeteko epea izanen dute inskripzioa eskatzeko, Batzar Orokor Bereziak aldaketa erabakitzen duenetik kontatzen hasita. Eskaerak epez kanpo aurkezten direnean, erregistroak elkarteari eskatzen ahalko dio ziurtagiri bat aurkezteko, datuetan izandako aldaketa indarrean dela berresteko.
Dokumentazioaren baliozkotasuna: jatorrizko dokumentazioaren kopia eskaneatuak aurkeztu ahal izanen dira erregistroan kalifikatzeko. Aurkeztutako dokumentazioa ontzat eman ondoren, kasu bakoitzean behar diren jatorrizko dokumentuak aurkezteko eskatuko da.
Eskaera aztertzea: erregistroak eskabideak eta erantsitako dokumentazioa aztertuko ditu, dokumentu inskribagarrien kanpoko formaren legezkotasuna kalifikatuko du, bai eta haien baliozkotasun materiala ere, haietatik eta, hala badagokio, erregistroko idazpenetatik ondorioztatzen denaren arabera, eta egiaztatuko du betetzen direla martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan, urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuan eta estatutuetan ezarritako baldintzak.
Eskabideko akatsak zuzentzea: eskabideek baldintzak betetzen ez badituzte, interesdunei eskatuko zaie hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko, edo aurkeztutako dokumentazioarekin aurkeztu beharrekoak erantsi edo zuzentzeko.
Eskaera ebaztea: inskripzio eskaera ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori foru administrazio publikoko erregistroan sartzen denetik hasita.
Ebazpena epe barruan ez ebaztea: inskribatzeko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpen espresurik ez badago, inskripzio eskaera onartu dela ulertuko da.
Errekurtsoak: ebazpenak inskripzioa atzera botatzen badu, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuaren titularrari zuzendua, ebazpen hori jakinarazi eta hilabeteko epean.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Eskabide orokorra, sinatua. Eskabidean elkartearen izena, helbidea eta harremanetarako datuak adieraziko dira, bai eta eskabidearekin batera aurkeztutako agirien zerrenda ere.
Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez dokumentuen kopia eskaneatuak aurkezten badira, digitalki sinatutako ziurtagiria ere eman beharko da. Ziurtagiri hori sinatu beharko du elkartean ahalmen hori duenak (eskuarki, idazkariak), edo lehendakariak, elkartearen ordezkari gisa. Bertan adierazi beharko da (sinatzen duenaren erantzukizunpean) aurkeztutako dokumentuak elkartearen esku dauden jatorrizkoen kopia zehatzak direla.
Dokumentuak: Eskaerekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
Ziurtagiria edo Akta, Batzar Orokor Bereziak egindako bilkurarena, eduki honekin:
Aldatzeko erabakia, aldatutako artikulua edo artikuluak adierazita;
Noiz onetsi den;
Estatutuetan ezarritakoaren arabera egin dela aldaketa;
Egiaztatzeko eta elkartea ordezkatzeko gaitasuna dutenen sinadurak.
Estatutuak: estatutu berrien testu osoa, aldatutako artikuluak biltzen dituena.
Erregistroan inskribatuta dagoen Zuzendaritza batzordearen osaera aldatu bada, berritze hori inskribatzeko eskatuko da aldi berean (ikus prozedura hemen: Elkarteen zuzendaritza taldeen erregistroa).
Tramitazioa elektronikoa izanen da, eta horretarako 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoak erabil daitezke, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoak.