Elikagaigintzako enpresen eta elikagaien Erregistro orokor sanitarioa

Elikagaigintzako enpresen eta elikagaien Erregistro Orokorrean baimen eskabidea edo jakinarazpena egitea

Oinarrizko informazioa

Inskribatu beharra duten elikagai-enpresak eta -establezimenduak.

1. Erregistroan inskribatu behar dira elikagai-enpresen establezimendu guztiak edo, establezimendurik eduki ezean, enpresak berak, honako baldintza hauek betetzen badituzte, bat etorriz Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrari buruzko otsailaren 18ko 191/2011 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoarekin:

a) Nafarroako Foru Komunitatean egotea establezimenduaren egoitza edo establezimendurik ez duen enpresaren egoitza soziala.

b) Jarduerak xede hauetakoren bat izatea:

  • Giza kontsumorako elikagaiak edo elikadura-produktuak.
  • Elikagaiekin kontaktuan egonen diren materialak eta objektuak.
  • Elikagaiak egiteko erabiltzen diren lagungarri teknologikoak.

c) Jarduera honako kategoria hauetakoren batean sailkatuta egotea:

  • Ekoizpena, eraldatzea, prestaketa eta/edo ontziratzea.
  • Biltegiratzea eta/edo banaketa eta/edo garraioa.
  • Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetako produktuak inportatzea.

2. Txikizkako merkataritzako establezimenduek ez dute Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrean inskribatu beharko, baina kasuan kasuko kontrol ofizialak egiten ahalko zaizkie. Establezimendu horiek definituta daude 1021/2022 Errege Dekretuaren 2. artikuluan (1021/2022 Errege Dekretua, abenduaren 13koa, zeinaren bidez arautzen baitira txikizkako merkataritzako establezimenduetan elikadura-produktuak ekoitzi eta merkaturatzeko zenbait higiene-baldintza). Puntu honetan aipatutako establezimenduak Nafarroako elikagai-enpresen eta -establezimenduen Osasun Erregistroan inskribatu beharko dira.

(*) Funtzionatzeko baimena behar duten industrien hasierako inskripzioetan (853/2004 Araudia, animalia-jatorriko elikagaiei buruzkoa).

  • 1021/2022 Errege Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira txikizkako merkataritzako establezimenduetan elikadura-produktuak ekoitzi eta merkaturatzeko zenbait higiene-baldintza.
  • 191/2011 Errege Dekretua, Elikagaien eta Elikagaien Enpresen Osasun Erregistro Orokorrari buruzkoa.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Erregistroa (aurretiko hitzorduarekin)
Leire kalea, 15
31003 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Elikagaien Segurtasunaren Atala
Telefonoa: 848 423 508

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.