Helduen Bigarren Hezkuntza (HBH)

Prestakuntza eskaintza helduek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua lortzeko, haien ezaugarri eta beharretara egokituriko ikastaro presentzialen zein urrutiko ikastaroen bitartez

  • 2025-2026rako izen-emateko epea zabalik, Iruñeko Félix Urabayen NHBHIn (Ikaslearen Hasierako Balorazioa probarako inskripzioak: kontsultatu ezazu hemen egutegia / Matrikula: kontsultatu ezazu hemen egutegia).
  • Matrikulatzeko epeak ezbedinak dira gainerako ikastetxeentzat. Kontsultatu institutuekin matrikulatzeko epe zehatzak.

Oinarrizko informazioa

  • Hemezortzi urte baino gehiago eduki edo ikasturtea hasten den urtean adin hori betetzen dutenak.
  • Salbuespenez, hamasei urtetik gorakoak, baldin eta eskatzen badute eta ikastetxeetako araubide arruntean joaterik ez badute lan kontratu bat dutelako edo goi errendimenduko kirolariak direlako.
  • Era berean, Hezkuntza Departamentuak hamasei urtetik gorakoak onartzen ahalko ditu irakaskuntza hauetan, salbuespenez, baldin eta, behar bezala egiaztatu eta araututako arrazoiak direla kausa, ikastetxe arruntetara joaterik ez badute eta, orobat, adinaren baldintza hori bete eta Espainiako hezkuntza sisteman eskolatu ez diren pertsonak badira.

Ikasketen antolaketa

  • Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak (HBH) hiru esparrutan antolatzen dira, modulu gisa: Komunikazio Esparrua, Gizarte Esparrua, eta Zientzia eta Teknologia Esparrua.
  • Hiru esparru hauek modulu gisa garatuko dira lau hileko lau ikasmailetan.

HBHrako sabidea​​​​​​​

  • Hasierako Irakaskuntzak II ikasmailatik.
  • Aurretiaz gainditutako Espainiako hezkuntza sistemako irakaskuntza formalen baliokidetasunaren aintzatespena lortuz, 54/2025 Foru Aginduaren IV., V. eta VI. eranskinetan adierazitan den moduan.
  • DBHko graduatu titulua zuzenean lortzeko proban gainditutako ikasketen baliokidetasun aintzatetsiz, 54/2025 Foru Aginduaren IV., V. eta VI. eranskinetan adierazitan den moduan.
  • Aurreko hiru apartatuetako baten irakaskuntzak egiaztatzeko agiririk ez duten ikasleak sartu ahalko dira ere Ikaskuntzen Hasierako Balorazioaren (IHB) prozedura bidez.
    • ​​​​​​​​​​​​​​Ikasleek curriculumeko gaitasunetan izandako eskuratze maila eta ikaskuntza formal, ez formal eta informalak balioetsiko ditu IHBk. Horrez gain, hiru esparruetako bakoitzean ikaslearentzako modulu egokiena zein den erabakitzeko orientazioa eskainiko dio ikastetxeari; beraz, ikasmaila desberdinetako moduluak izaten ahal dira.
    • Ikastetxeak gaitasun probak eginen dizkie ikasleei, eta informazioa eta orientazioa emateko elkarrizketa pertsonala ere egiten ahalko du, egokitzat jotzen badu.

Modalitateak

  • ​​​​​​​​Aurrez aurreko HBH:
    • Ikasleak aldian-aldian joan beharko dira matrikulatuta dauden moduluetako eskoletara.
    • Asteko ordutegia, 3 moduluetarako, 16 ordukoa da.
  • Urrutiko HBH:
    • Ikaslea egokitzat jotzen dituen moduluetan matrikulatuko da, betiere, "HBHrako sarbidea" atalaren aplikaziotik ondorioztatzen direnen artean aukeratuz. Era berean, interesdunak egokitzat jotzen dituen hurrengo ikasmailetako moduluekin gehitu ahal izango du matrikula.
    • Talde arretako saio bat egingo da astean. Aurrez aurrekoa izanen da eta, horretan, moduluaren funtsezko alderdiak jorratuko dira ikasleekin.
    • Banakako arreta saio bat egingo da astean. Telefono bidezkoa, telematikoa edo aurrez aurrekoa izan daiteke. Irakasleak ikasleen ikaskuntza prozesuaren banakako jarraipena egingo du.
    • Azterketak aurrez aurrekoak izanen dira.
    • ESNAPA Félix Urabayen ikastetxeak, irakaskuntza horiek ematen dituenak, ikasgela birtual bat du, ikasgai desberdinetako hezkuntza baliabideekin eta komunikazio tresnekin (posta elektronikoa, foroak, txata), ikasleen ikaskuntza prozesua errazteko.
    • Ikasleek lanerako gida/agenda bat izanen dute, lan autonomoan orientatzeko.

​​​​​​​Ikastetxeak

Matrikula epea

Iruñeko Félix Urabayen NHBHIn:

Matrikulatzeko epeak ezbedinak dira gainerako ikastetxeentzat. Kontsultatu institutuekin matrikulatzeko epe zehatzak:

Ikasketa hauetan izena emateko beharrezkoa den dokumentazioari buruzko informazioa ikastetxeetako idazkaritzetan edo haien webguneetan eskuratu daiteke.

  • 54/2025 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean helduentzako Oinarrizko Hezkuntzari dagozkion irakaskuntzen antolaketa, ezarpena eta ordutegia eta irakaskuntza horietako ikasleen ebaluazioa, maila igoera eta titulazioa arautzen dituena.
  • 51/2025 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko helduentzako Oinarrizko Hezkuntzaren antolamendua arautzen duena eta curriculuma ezartzen duena.

Tramitazioa

Epea:

Izena emateko epeak "Deskribapena" atalean zehazten dira.

Jarraibideak:

Matrikula ikastetxe bakoitzeko idazkaritzan egingo da.

Harremanetan jartzeko

Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa
Santo Domingo aldapa z.g.
31001 Iruña
Telefonoa: 848 426 427
Posta elektronikoa: epa@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.