Ondasun higiezinak eta haien eskubideak eskuratzen dituztenak, dohaintza dela-eta edo dohain bidezkoa den “inter vivos” izaerako beste edozein negozio juridiko dela-eta, higiezin horiek Nafarroako lurraldean daudenean.
Beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzen dituztenak (barne hartuta atzerrian dauden higiezinak eta aseguru-kontratuetatik jasotako zenbatekoak), dohaintza-hartzaileak ohiko bizilekua Nafarroan duenean.
Ohiko bizilekua atzerrian duten eskuratzaileak, eskuratutako ondasun eta eskubideen baliorik handiena Nafarroan dagoenean, eta bizitzaren gaineko aseguru-kontratuen ondoriozko kopuruak jasotzeagatik, kontratua Nafarroan bertan bizi diren aseguru-etxeekin edo bertan lan egiten duten atzerriko erakundeekin egin denean.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Tramiteak aukera ematen du Nafarroako Foru Ogasunean honako hauengatik sorturiko kuotak aitortu eta sartzeko:
Ondasun eta eskubideak eskuratzeagatik, bai dohaintzaren bidez, bai bizien arteko doako beste edozein negozioren bidez.
Bizi-aseguruen onuradunek diru-kopuru batzuk jasotzeagatik aseguruduna bizirik egonik, betiere aseguruduna onuraduna ez bada.
Bizi-aseguruen onuradunek diru-kopuru batzuk jasotzeagatik aseguruduna hiltzean, aseguruduna kontratatzailea ez denean.
Aitorpena eta diru-sarrera, hala behar bada, bi hilabeteko epean egin behar dira, sortzapenaren egunetik zenbatzen hasita.
Jarraibideak:
Ordainketa tramitatu behar da aitorpena aurkeztu baino lehen, honela:
Modu telematikoan ordaintzea, inprimakiaren beraren bitartez.
Finantza-erakundearen EZOa (erreferentziazko zenbaki osoa) eskuratzea, bai aurrez aurre, bai erakundeak bezeroen eskura jartzen duen beste edozein bideren bitartez. EZOa errazago lortzeko, inprimakiak berak aukera ematen du autolikidazioaren zirriborroa gordetzeko, datuak behar bezala beteta, eta zirriborroan agertzen den zenbatekoaren ordainketa-gutuna lortzeko ("Ordainketa-gutuna inprimatu” botoia).
Dokumentazioa
661 ISD eredua (Dohaintzak) modu telematikoan tramitatzen bada (beherago dagoen "Tramitatu" botoiaren bidez):
Dohaintza agiri pribatu batean edo aseguru poliza batean jaso bada:
Inprimakian bertan agiri hauen kopiak erantsi behar dira nahitaez ("Agiriak erantsi" botoian):
Dohaintza-emailearen eta dohaintza-hartzailearen NANak.
Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
Zirkulazio baimena.
Dohaintzaren agiria aurkeztu ondoren, trafiko-buruzagitzara eraman behar duzu dokumentazio guztia, ibilgailuaren titulartasuna aldatzeko. Tramite hori online ere egin dezakezu, hemendik: DGTren webgunea.
Aitorpena eta diru-sarrera, hala behar bada, bi hilabeteko epean egin behar dira, sortzapenaren egunetik zenbatzen hasita.
Jarraibideak:
Ordainketa tramitatu behar da aitorpena aurkeztu baino lehen, honela:
Modu telematikoan ordaintzea, inprimakiaren beraren bitartez.
Finantza-erakundearen EZOa (erreferentziazko zenbaki osoa) eskuratzea, bai aurrez aurre, bai erakundeak bezeroen eskura jartzen duen beste edozein bideren bitartez. EZOa errazago lortzeko, inprimakiak berak aukera ematen du autolikidazioaren zirriborroa gordetzeko, datuak behar bezala beteta, eta zirriborroan agertzen den zenbatekoaren ordainketa-gutuna lortzeko ("Ordainketa-gutuna inprimatu” botoia).
Horrez gain, onura fiskalen bat aplikatu bada, hura aplikatzeko eskubidea frogatzeko agiriak ere aurkezten ahal dira.