Dirulaguntza, desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako

Oinarrizko informazioa

Enplegu-zentro berezien entitate titularrak, nortasun juridikoa badute eta hala inskribatuta badaude Nafarroako Foru Komunitateko erregistroan.

Nahi izanez gero kalifikazio eskaera bat egin, jo esteka honetara: EZB kalifikazioaren eskaera.

Nafarroan kalifikatutako enplegu-zentro berezien zerrenda (azken eguneratzea: 2025/08/29).

Deialdi honen xedea da desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzea, eta, horretarako, soldaten kosturako dirulaguntzak emateko baldintzak eta beharkizunak arautzea, desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuetarako, aurreko urteko azaroaren 1etik aurtengo urriaren 31ko eperako.

Honetarako emanen da dirulaguntza:

  • Indarra duen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 50, desgaitasuna duten pertsonen lanpostu bakoitzeko.
  • Indarra duen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75, desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonek irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro berezietan duten lanpostu bakoitzeko.

Dirulaguntza eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • 5482E/2025 Ebazpena, 2025erako gastua handitzea baimentzen duena.
  • 5523E/2024 Ebazpena, dirulaguntzen deialdia onesten duena eta 2025erako gastua baimentzen duena.
  • 5521E/2024 Ebazpena, 2024rako gastua handitzea baimentzen duena.
  • 4800E/2024 Ebazpena, 2024rako gastua handitzea baimentzen duena.
  • 7359E/2023 Ebazpena, 2024rako gastua baimentzen duena.
  • 25365E/2022 Ebazpena, 2023rako gastua baimentzen duena.
  • 24119E/2022 Ebazpena, 2022rako gastua handitzea baimentzen duena.
  • 5623E/2021 Ebazpena, 2022ean gastua egitea baimentzen duena.
  • 207/2018 Ebazpena, zeinaren bidez aldatzen baita 2534/2014 Ebazpenaren eranskinaren 1. oinarri arautzailea.
  • 268/2018 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuak kudeatutako "Enplegu-zentro berezietarako laguntzak” aurrekontuko partidarako gastua eta aldatzen baitira oinarri arautzaile batzuk (2534/2014 Ebazpena).
  • 2534/2014 Ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita dirulaguntzak emateko desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan dituzten lanpostuen soldaten kostuetarako.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Oharra: espediente-zenbakia ezagutzen ez baduzu, adierazi dirulaguntzaren izena eremu honetan.

Adierazpen honi erantsitako dokumentuek ezin dute datu pertsonalik jaso, ezta eskuz idatzitako sinadurarik ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Desgaitasuna duten Pertsonentzako Enplegu Programen Atala
Telefonoak: 848 424 461 / 848 424 429 / 848 424 451
Posta elektronikoa: empleoydiscapacidad@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.