Desgaitasunaren balorazioa

Izapide horren bidez, desgaitasuna duten pertsonek eskaera bat aurkeztu ahal izango dute, pairatzen duten desgaitasun-maila aitor diezaieten. Aitorpen horren bidez, onura sozial eta ekonomiko jakin batzuk eskuratu ahal izango dituzte.

Oinarrizko informazioa

Desgaitasunen bat daukala uste duen edozein pertsona. Baloratua izateko eskakizunak:

  • Nafarroan bizi izatea.
  • Atzerrian bizi direnentzako, lurralde nazionalean izan duten azken bizilekua Nafarroan egotea eta legez Espainian egotea (AIZ indarrean).

Arreta anbulatorioko bermatutako zerbitzua; erabiltzaile bakoitzeko balorazio bat.

Gehiago jakiteko: kontsultatu.

Prozeduraren urratsak:

  • Behin aurkeztutako dokumentazioa zuzena dela egiaztatu ondoren, baloraziorako eguna eta ordua jakinaraziko zaizkio eskatzaileari. Balorazioa Balorazio Alorrean egiten da:
    • Larraina Kalea, 3, behea
      31011 Iruña
    • Gayarre kalea, 8, behea
      31500 Tutera
  • Behin balorazioa egin ondoren, Ebazpena eskatzailearen etxera bidaliko da.
  • Eskabidea egiteko inprimakia
  • Interesdunaren NANaren fotokopia eta familia-liburuaren fotokopia.
  • Interesdunak dauzkan osasun-txosten eta txosten psikologiko guztien fotokopia.
  • Espainian legezko bizilekua izatearen ziurtagiria (atzerritarrentzat bakarrik)
  • Osasun txostena (eredua)

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Balorazio Alorra
Erreginaren kalea, 3, behea
31011 Iruña
Telefonoak: 902 165 170 / 848 426 900
Posta elektronikoa: centro.valoracion.discapacidad@navarra.es

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefonoak: 902 165 170 / 848 426 900
Posta elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.