Maileguen eta kredituen eta ondasun higiezinekin lotutako finantza-eragiketen informazio-aitorpena (181 eredua)

Oinarrizko informazioa

Eredu hau aurkeztu beharko dute, Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluarekin bat etorriz:

  • Kreditu-erakundeak eta banku-trafikoan edo kreditu-trafikoan aritzen diren gainerako erakundeak.
  • Maileguak (hipotekazkoak edo bestelakoak) eman edo emateko bitartekari diren unitateak, edo ondasun higiezin baten edo ondasun higiezin baten gaineko eskubide erreal baten erosketa finantzatzeko beste edozein modutan esku hartzen dutenak.
  • Emandako kredituei eta maileguei buruzko datu hauek Nafarroako Zerga Ogasunari jakinaraztea:
    • Mailegu-hartzaileen izen-abizenak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta IFZ.
    • Mailegu-emaileen izen-abizenak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta IFZ.
    • 6.000 eurotik gorako saldoa, abenduaren 31n dagoena.
  • Finantzaketa-eragiketaren helburua ondasun higiezin bat edo ondasun higiezin baten gaineko eskubide erreal bat eskuratzea bada, honako datu hauek ere jakinaraziko dira:
    • Bitartekarien izen-abizenak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta IFZ.
    • Beste finantza-eragiketa batzuetako alderdien izen-abizenak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta IFZ.
    • Maileguaren edo eragiketaren zenbateko osoa, interesak eta kapital-amortizazioa direla-eta urtean ordaindutako zenbatekoak, eta gainerako finantzaketa-gastuak.
    • Mailegua edo eragiketa eratu zen urtea eta iraupena.
    • Higiezina ohiko etxebizitza gisa erabiliko dela adieraztea, hala badagokio.
    • Katastroko erreferentzia.
    • Higiezinaren tasazio-balioa.

Tramitazioa

Epea:

Aurreko urte naturalari buruzko informazioa urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era aurkeztu beharko da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

12.000 erregistro baino gehiagoko aitorpenak egiteko, 994 formulario osagarria erabili behar da.

Aurreko urte naturalari buruzko informazioa urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era aurkeztu beharko da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.