Balio Erantsiaren gaineko Zergaren hiruhileko aitorpena (F69 eredua)

BEZaren aitorpena (hiru hilez behingoa) sinadura elektronikoaren bidez, eta online ordainketa.

Oinarrizko informazioa

Zerga-egoitza Nafarroan duten zergaren subjektu pasiboak, eragiketa-bolumena 6.010.121,04 eurotik gorakoa ez bada.

Enpresaburuek eta profesionalek beren jardueraren esparruan egindako ondasun- edo zerbitzu-emateetan jasanarazitako BEZa Nafarroako Foru Ogasunari aitortzea eta, hala badagokie, ordaintzea.

Zergari dagokionez

Aurkezpenari dagokionez: 

Aurkezpen telematikoa

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

  • Aitorpena-likidazioa hiru hileko dagokion likidazio-aldiaren hurrengo hilaren lehen hogei egun naturalean aurkeztu behar da.
  • Bigarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien aitorpenen kasuan, ordea, epeak abuztuaren 5ean eta urtarrilaren 31n amaituko dira, hurrenez hurren. 

 

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.