Establezimendu iraunkorrik gabe eskuratutako errenten gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena (296 eredua)

Oinarrizko informazioa

  • Pertsona fisikoak, juridikoak eta bestelakoak, Ez-egoiliarren Errenten gaineko Zergaren Araubidearen 11. artikuluan jasotzen diren atxikipenak eta konturako sarrerak egiteko betebeharra dutenak, baldin eta atxikipen edo konturako sarrera horiek Nafarroako Foru Komunitateari badagozkio, Estatuarekin izenpetutako Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoaren arabera.
  • Salbuespena: Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitalaren edo ondarearen akzioak edo partaidetzak eskualdatzearen edo berreskuratzearen ondorioz atxikipenak edo konturako sarrerak egiteko obligazioa duten subjektuak; horiek 187 eredua erabili behar dute urteko aitorpena egiteko.
  • Helbidea, egoitza edo ordezkaritza Espainian duten erakundeak, baldin eta besteren kontura ordaintzen badituzte atxikipena edo konturako sarrera egin beharreko errentak, edo baloreen errenten kobrantza kudeatzen badute edo haien gordailuzainak badira. (Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Araubidea, 15.2 artikulua).
  • Helbidea, egoitza edo ordezkaritza Espainian duten erakundeek, baldin eta besteren kontura ordaintzen badituzte atxikipena edo konturako sarrera egin beharreko errentak, edo baloreen errenten kobrantza kudeatzen badute edo haien gordailuzainak badira, hartzaileen zerrendan jaso beharko dituzte norekin jardun duten besteren konturako ordaintzailetzat, edo aipatutako errenten kobrantzan kudeatzaile edo gordailuzain gisa, eta haiei dagozkien datuak.

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren pean dauden errentak jasotzen dituztenen datuen berri ematea, errenta horiek ordainduta daudenean; hauei buruzkoak, hain zuzen ere:

  • Atxikipenak edo konturako sarrerak egin direnean.
  • Atxikipenik edo konturako sarrerarik egiterik ez dagokien arren, atxikipenen aitorpen negatiboa aurkezteko obligazioa dutenena.

Tramitazioa

Epea:

Urtero urtarrilaren 1etik otsailaren 5era aurkeztu behar da, aurreko urte naturalari dagozkion atxikitako kopuruei eta egindako konturako sarrerei dagokionez.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

12.000 erregistro baino gehiagoko aitorpenak aurkezteko, 994 eredu laguntzailea erabiliko da ("Tramitatu" botoia).

Urtero urtarrilaren 1etik otsailaren 5era aurkeztu behar da, aurreko urte naturalari dagozkion atxikitako kopuruei eta egindako konturako sarrerei dagokionez.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.