- 37/2020 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.
- 37/2014 Foru Dekretua, apirilaren 30ekoa. Honako honen bidez arautzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitatez kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuen hornidura.
- 36/2022 Foru Agindua, maiatzaren 13koa, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta hura egiaztatzeko prozedura ezartzen duena.
Ministro Kontseiluaren 2023ko uztailaren 4ko Erabakia argitaratzen duen uztailaren 4ko SND/726/2023 Aginduaren bidez, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren amaiera deklaratzen da. Ondorioz, ez da aplikagarria izango irailaren 29ko 31/2020 Errege Lege Dekretuaren 2.2 artikuluan aurreikusitako krisi horrek eragindako salbuespenezko neurria (31/2020 Errege Lege Dekretua, unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren esparruan premiazko neurriak hartzekoa, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa izateko baldintza betetzen ez duten izangaiak aldi baterako kontratatzea ahalbidetzen duena).
Ondorioz, baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ez daude eskuragai plazak esleitzeko egintza honetarako.
Era berean, behin COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren amaiera deklaratuta, indarrik gabe utzi behar dira Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 16ko 46/2020 Foru Aginduaren 2. artikuluan aipatzen diren aldi baterako kontrataziorako hautagaien zerrendak. Agindu horren bidez, neurriak hartzen dira COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz irakasle lanpostuetan aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzearekin lotuta, 2020/2021 ikasturtea behar bezala antolatzea bermatzeko.