Aldi baterako irakasle kontrataziorako zerrenden kontsulta

Indarrean dauden zerrendak kontsultatzea eta zer postutan aurkitzen diren egiaztatzeko aukera ematen die aldi baterako kontrataziorako izangaiei

Oinarrizko informazioa

Irakasle lanpostuetarako aldi baterako kontratazioan parte har dezaketen izangaiak.

37/2020 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Hezkuntzako Kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.

1115/2021 Ebazpena, apirilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariak emandako apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen duena. Foru Agindu horrek onesten du zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko. 

1238/2021 Ebazpena, maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariak emandako apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen duena. Foru Agindu horrek onesten du zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko. 

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Kontsultatzeko bakarrik

Jarraibideak:

Para tramitar por internet:

  1. Consulte la Guía para tramitar por internet con certificado digital o DNI electrónico.
  2. Pulse "Consultar". Incorpore a su solicitud la documentación debidamente cumplimentada o escaneada.

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Kontsulta interneten bidez egiten da.

Harremanetan jartzeko

Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzua
Langileen Kontrataziorako Atala
Telefonoa: 848 42 65 20

Arazo informatikoak izatekotan, idatzi soportec@navarra.es helbidera edo deitu 948013576 telefono zenbakira.

 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.