Albaitaritza preskripzioirk behar ez duten albaitaritzako sendagaien urruneko salmenta publikoa komuikatzea

Oinarrizko informazioa

Farmazia bulegoentzat eta albaitaritzako sendagaien txikizkako saltegientzat.

Preskripziorik behar ez duten albaitaritzako sendagaien urruneko salmenta (544/2016 Errege Dekretua):

  • Autonomia erkidegoko agintaritza eskudunari aurretiaz komunikatzea farmazia bulegoen edo txikizkako saltegien jarduera, bai eta datuen edozein aldaketa ere.
  • Honako hauek ezin dira urrunetik saldu: Formula magistralak, prestakin ofizinalak, albaitaritza erabilerako autotxertoak, preskribatu beharreko albaitaritzako sendagaiak eta AEMPSk baimendu gabeko albaitaritzako sendagaiak.
  • Posta bidezko edo prozedura elektronikoen bidezko urruneko salmenta.
  • Farmazialari arduradun batek hartu behar du esku.
  • Bitartekaririk gabe (garraiolaria edo garraio enpresa ez dira bitartekaritzat hartzen).
  • EBko aduana lurraldearen barruan. Hartzailea beste estatu kide batean badago, urruneko salmenta sendagaia estatu kide horretan baimenduta badago bakarrik egiten ahalko da.
  • Farmazia-bulegoen eta txikizkako saltegien webguneei aplikatu beharreko baldintza guztiak bete beharko dira (544/2016 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluak).
  • Albaitaritza preskripziorik behar ez duten sendagaiak emateko eta zentzuz erabiltzeko baldintzak bete beharko dira. Garraioa eta entrega, eta itzulketak. (544/2016 Errege Dekretuaren 11., 12. eta 13. artikuluak).

Prozeduraren urratsak:

  • Komunikazioa jasotzea.
  • Urruneko salmenta jardueraren erregistratzea eta Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren eta Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren (AEMPS) webguneetan argitaratzea.
  • Komunikazio inprimakia
  • Urruneko salmentaren teknikari buruzko informazioa (zehaztu webgunea)
  • Sendagaiak igortzeko prozedurei buruzko informazioa

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña (Nafarroa)
  • Barruti bulegoak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarenak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atala
Elikagaien Segurtasunaren Bulegoa
González Tablas kalea 9
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 424 692
Helbide elektronikoa: segaliop@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time