Beste salmenta kanal batzuk: albaitariaren preskripziorik behar ez duten sendagaien salmenta komunikatzea

Soilik animalia hauentzat diren sendagaiak saltzeko beste kanal batzuk: txakurrak, katuak, terrarioko animaliak, etxeko txoriak, akuarioko arrainak eta karraskari txikiak

Oinarrizko informazioa

Preskripziorik behar ez duten albaitaritzako sendagai mota horiek soilik saltzen dituzten dendak.

Baldintzak:

  • Txakurrentzako, katuentzako, terrarioko animalientzako, etxeko txorientzako, akuarioko arrainentzako eta karraskari txikientzako sendagaiak soilik saldu ahal dituzte, betiere albaitariaren preskripziorik behar ez badute.
  • Ezin dute saldu ekoizpen animalientzako albaitaritzako sendagairik.
  • Ezin dute saldu albaitariaren preskripzioa behar duten albaitaritzako sendagairik.
  • Ez dute baimenik behar, baina jarduera hasi aurretik Abeltzaintza Zerbitzuari jakinarazi behar diote, eta tramite honi erantsitako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar dute, txikizkako establezimenduen eta beste salmenta kanal batzuen erregistro ofizialean sartzeko. Titulartasuna aldatuz gero, baja emanez gero edo kokapena aldatuz gero, establezimenduek Abeltzaintza Zerbitzuari jakinarazi beharko diote.
  • Instalazio desberdinak dituzten titularrek erregistro independente bat izan beharko dute instalazio bakoitzeko.
  • Ez da beharrezkoa farmazia zerbitzurik izatea.
  • Sendagaien azalpen komertzialak adieraziko du aipatutako espezieentzat soilik direla.
  • Bermatu behar da fabrikatzaileak gomendatutako edo ezarritako kontserbazio baldintza orokorrak eta bereziak betetzen direla, eta sendagaiak jatorrizko ontzi ukitu gabeetan gorde behar dira.
  • Lokalek, instalazioek eta ekipoek baldintza higieniko eta sanitario egokiak izan behar dituzte sendagaiak behar bezala kontserbatzeko.
  • Urtean behin, gutxienez, izakinen auditoretza xehatua egin behar dute, eta erregistratutako sarrerako eta irteerako sendagaiak alderatuko ditu une horretan bertan dituen albaitaritzako sendagaiekin.
  • Erregistro informatizatu bat eduki behar dute sendagaien sarrera edo irteera bakoitzerako, gutxienez informazio hau jasoko duena:
    • Transakzioaren eguna.
    • Sendagaiaren izena, forma farmazeutikoa barne, eta kode nazionala.
    • Lote zenbakia.
    • Jasotako edo banatutako kantitatea, ontziaren tamaina eta ontzi kopurua barne.
    • Hornitzailearen izena edo sozietate izena, helbide iraunkorra edo helbide soziala, eta baimen zenbakia.
  • Ez da sendagaien itzulketarik onartuko azken bezeroari eman ondoren, honako kasu hauetan izan ezik: akats baten ondorioz eman direnak, eskaerarekin bat ez datozenak, garraioan zehar kaltetu direnak, haien gainean kalitate akatsengatik edo albaitaritzako farmakozaintzagatik alerta bat dagoenean, edo abenduaren 28ko 1157/2021 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera sendagai horiek merkatutik kendu behar direnean. Kasu horietan guztietan, itzulitako sendagaiak ezin izanen dira ondoren merkaturatu, eta ezabatu egin beharko dira, aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera.

Prozeduraren urratsak:

  • Komunikazioa aurkeztea.
  • Dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  • Zuzenketak egiteko errekerimendua, hala badagokio.
  • Komunikazioak ondorio administratiboak ditu automatikoki. Nolanahi ere, Administrazioak zuzenketak edo argibideak eska ditzake.
  • Eskatzaileari jakinaraztea txikizkako establezimenduen eta beste salmenta kanal batzuen erregistroan sartu dutela.

Preskripziorik gabeko sendagaiak saltzen dituzten establezimenduen altak eta bajak komunikatzeko:

  • Preskripziorik gabeko sendagaien beste salmenta kanal batzuk komunikatzeko inprimakia.

Titulartasuna aldatzeko eta beste aldaketa batzuetarako:

  • 666/2023 Errege Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira albaitaritzako sendagaien banaketa, preskripzioa, dispentsazioa eta erabilera.
  • 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Medikamentuen eta osasun produktuen bermeei eta haien erabilera arrazionalari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre, ahal dela leku hauetan:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atala
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Telefonoa: 848 424 692
Posta elektronikoa: segaliop@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.