Langileen lekualdaketen berri ematea, nazioz gaindiko zerbitzu prestazioaren esparruan

Oinarrizko informazioa

Europar Batasuneko estatu kide batean edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen estatu batean kokatutako enpresak, baldin eta langileak aldi baterako Espainiara lekualdatzen badituzte, nazioz gaindiko zerbitzu prestazioaren esparruan. Kanpo geratzen dira merkataritza nabigazioko enpresak, beren langile nabigatzaileei dagokienez.

Nazioz gaindiko zerbitzu prestazioaren esparruan langileak Espainiara lekualdatzen dituen enpresaburuak lekualdaketaren berri eman beharko dio, hasi aurretik eta iraupena edozein dela ere, zerbitzuak non emanen diren, lurralde hartan eskumena duen Espainiako lan agintaritzari.

Prozeduraren urratsak:

Lekualdaketaren jakinarazpena aurkeztu ondoren, lan agintaritzak Laneko eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskatzailetzara bidaliko du.

Lekualdaketak jakinarazteko inprimakia. Honako informazio hau barne hartu beharko du:

  • Langilea lekualdatzen duen enpresaren identifikazioa
  • Enpresaren egoitza fiskala eta identifikazio-zenbakia, balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioei dagokienez
  • Lekualdatutako langileen datu pertsonalak eta profesionalak
  • Lekualdatutako langileek zerbitzuak emanen dituzten enpresaren edo enpresen eta, hala badagokio, lantokiaren edo lantokien identifikazioa
  • Lekualdaketaren lehen eguna eta aurreikusitako iraupena
  • Lekualdatutako langileek Espainian zer zerbitzu emanen dituzten zehaztea

Eranskina: Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Nazioz gaindiko zerbitzuak direla eta langileak lekualdatzeari buruzko 45/1999 Legearen 5. artikulua.

Tramitazioa

Epea:

  • Komunikazioa formulario telematikoaren bidez egiten da; “Tramitatu” botoiaren bidez sartzen da han.
  • Nazioz gaindiko zerbitzu prestazioari ekin aurretik eman behar da horren berri.

Jarraibideak:

Tramitatzeko, ziurtagiri hauetako bat erabili behar da:

  • Cl@ve Mugikorra, NAN/Ziurtagiri elektronikoa, EBko herritarrak, Cl@ve PIN eta Cl@ve iraunkorra.
    * EBko herritarren atalaren bidez sartuz gero, beharrezkoa izanen da saioa hasi aurretik edo ondoren erregistroa egitea erabiltzaile eta pasahitzarekin.

Erabiltzailearen eskuliburuan laguntza aurkituko duzu komunikazioa egiteko eta bertara sartzeko.

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoa: 848 427 906
Posta elektronikoa: rlaboral@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.