Hitzordua eskatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan

Enplegu-eskatzaile gisa alta ematea, lanbide-orientazioa jasotzea, enplegua bilatzeko laguntza jasotzea eta informazioa ematea honako gai hauei buruz: prestakuntza-ikastaroak, lanbide-gaitasunak egiaztatzea, ekintzailetza, Gazteen Bermea eta Eures sarea

Oinarrizko informazioa

  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena eman nahi dutenak.
  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren beste zerbitzu batzuk (Deskribapena erlaitzan aipatzen dira) behar dituzten pertsonak.

Jarri harremanetan zure agentziarekin, honako zerbitzu hauek eskuratzeko:

  • Aurreneko inskripzioa
  • Enplegu-eskaera: berritzea, alta, baja eta aldaketa
  • Prestakuntza ikastaroetarako argibideak eta inskripzioak
  • Gazte bermea
  • Lanbide orientazioa
  • Lanbide gaitasunen egiaztapena
  • Eures - Europan Lan egitea
  • Ekintzailetza

Bizitokiko posta-kodearen arabera esleitzen dira agentziak. Zer enplegu-agentzia dagokizun jakin nahi baduzu, esteka honetan kontsulta dezakezu.

Prozeduraren urratsak:

  • Lehenengo hitzordua telefonoz eginen da.
  • Baldin eta eskaera behar bezala egin baduzu, hitzorduaren egunari eta orduari buruzko informazioa jasoko duzu.
  • Online izapidetzean erosoagoa izan dadin, inprimatu ezazu gogorarazteko tiketa.
  • Bulegora iristean, administrazioko pertsonari jakinaraziko diozu hitzordua jada baduzula.

Eskatzaile gisa inskribatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dira: 

  • Hasierako alta
    • NANa, nortasun-txartela edo pasaportea, indarrean dagoena
    • Egoitza Nafarroan dela frogatzen duen erroldatze agiria edo edo beste agiriren bat
    • Minusbaliotasun ziurtagiria, kasua bada
  • Eskaera lekualdatzea
    • Bizitokia Nafarroan dela frogatzen duen erroldatze agiria edo edo beste agiriren bat
  • Titulazioak
    • Titulu akademikoen frogagiria
  • Atzerritarrak
    • Indarrean dagoen lan/bizileku baimena

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Jarraibideak:

Eskaera ikusteko, Tramitatu aukera sakatu behar da:

  1. Idatzi bizitokiko posta-kodea
  2. Hautatu enplegu agentzia
  3. Hautatu jaso nahi duzun zerbitzua
  4. Bete zure datu pertsonalak
  5. Aukeratu itzazu eguna eta ordua
  6. Inprimatu hitzorduaren gordekina

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Eskaera horrela ere egin dezakezu: 

Harremanetan jartzeko

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzua
Atarrabia etorbidea, 1
31600 Burlata (Nafarroa)
Posta elektronikoa: empleo.citaprevia@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time