Aterpekide-txartela

Nazioartean onartua, eta aterpetxe eta mendi-aterpeetan erabiltzeko balio duena

Oinarrizko informazioa

  • Gazteei: 14-29 urte bitartekoak, biak barne
  • Pertsona helduei: 30 urtetik gorakoak
  • Familiei: 14 urtetik beherako seme-alabak dituzten bateko edo biko familiak
  • Taldeei: taldeak, elkarteak, erakundeak eta abar (gutxienez, 10 lagun)

Txartelak urtebete naturaleko balioa dauka, ematen den egunetik zenbatzen hasita.

Prezio-zerrenda:

  • 5 euro - Gazte-txartela
  • 10 euro - Helduen txartela
  • 16 euro - Taldeko txartela
  • 18 euro - Familia-txartela

Aterpetxe eta mendi-aterpe hauetarako balio du:

  • RENAJ (Gazteen Aterpetxeen Nafarroako Sarea) sareko aterpetxe eta mendi-aterpeetarako
  • REAJ (Gazteen Aterpetxeen Espainiako Sarea) sareko gazteen aterpetxe guztietarako
  • IYHF (Gazteen Aterpetxeen Nazioarteko Federazioa) federazioko aterpetxeetarako
  • EUFED (Europako Erkidegoko Gazteen Aterpetxeen Federazioa) federazioko aterpetxeetarako
  • CIDAJAL (Latinoamerikako Gazteen Aterpetxeen Informazio eta Garapenerako Zentroa) zentroaren aterpetxeetarako
  • Eskatzailearen NAN agiriaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia
  • Helduen NAN (familia-txartela eskatzeko)
  • Taldearen IFZ agiriaren fotokopia (taldeko txartela eskatzeko) 
  • Dagokion zenbatekoa ordaindu izana egiaztatzen duen frogagiria

221/2009 Ebazpena, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren gazteentzako instalazioen arloko zerbitzuen gutuna onesten duena.

Tramitazioa

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gazteriaren Institutua: hitzordua eskatzeko.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Yanguas eta Miranda kalea, 27, behea
31003 Iruña
Telefonoa: 848 423 900
Posta elektronikoa: juventud@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.