Helduentzako Batxilergoa

Prestakuntza eskaintza, Batxilergo titulua aurrez aurreko edo urrutiko ikastaroen bitartez lortu nahi duten helduentzako

Oinarrizko informazioa

  • Hemezortzi urte baino gehiago eduki edo ikasturtea hasten den urtean adin hori betetzen dutenak.
  • Salbuespenez, hamasei urtetik gorakoak, baldin eta eskatzen badute eta ikastetxeetako araubide arruntean joaterik ez badute lan kontratu bat dutelako edo goi errendimenduko kirolariak direlako.
  • Era berean, Hezkuntza Departamentuak hamasei urtetik gorakoak onartzen ahalko ditu irakaskuntza hauetan, salbuespenez, baldin eta, behar bezala egiaztatu eta araututako arrazoiak direla kausa, ikastetxe arruntetara joaterik ez badute eta, orobat, adinaren baldintza hori bete eta Espainiako hezkuntza sisteman eskolatu ez diren pertsonak badira. 

Interesdunek honako titulu hauetakoren bat eduki behar dute:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua.
  • Lanbide Heziketako teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua.
  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua.
  • Kirol teknikari titulua edo goi mailako kirol teknikari titulua

Ikasketen antolamendua

Aurrez aurreko Batxilergoa (gauez)

  • Ikasmailetako bakoitzean, astean, ikasleek astelehenetik ostiral bitartean izanen dituzte eskola-orduak eta egunean 45 minutuko 4-6 saio
  • Irakasgai guztien asteko ordutegia. 15/2023 Foru Aginduaren I., II. eta II. eranskinak

Urrutiko Batxilergoa

  • Ikasleei irakasgai bakoitzeko tutore bat esleituko zaie.
  • Ikasleei bi modutan eginen zaie arreta: batetik, aurrez aurreko taldekako tutoretza saioen bitartez (ikasturte hasieran ezarritako programa baten arabera irakasgaiaren funtsezko alderdiak jorratuko dira ikasleekin), eta bestetik, orientazioko banakako tutoretzen bitartez (aurrez aurre, telefonoz edo modu telematikoan).
  • Tutoretzetara joatea borondatezkoa da.
  • Ikasketa hauek ematen dituen Felix Urabayen BHIk badu ikasgela birtual bat, irakasgaien hezkuntza baliabideekin eta komunikazio tresnekin (posta elektronikoa, foroak, txata), ikasleek errazago ikas dezaten.
  • Ikasleek beren lan autonomoa bideratuko duen lan gida/agenda bat izanen dute.

Matrikula

  • Matrikula egin daiteke ikasmaila oso batean edo ikasmaila bateko edo bietako irakasgai solteetan.
  • Matrikula egin daiteke bigarren ikasmaila osoan lehen ikasmailako bi irakasgai gehienez ere gainditu gabe izanik ere.
  • Helduen Batxilergoan matrikulatutako ikasleek ez dute izanen ikasketa horietan irauteko mugarik, araubide arruntean gertatzen den bezala, non gehienez ere 4 urtez egon daitezkeen.

Ikastetxeak eta matrikula epeak

Ikasketa hauetan izena emateko zer dokumentazio behar den jakiteko, jo ezazue ikastetxeetako idazkaritzetara edo ikastetxe horietako webguneetara.

  • 45/2023 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era arautzen duena.
  • 15/2023 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan helduentzako Batxilergoko irakaskuntzen ordenamendua, antolaketa, ezarpena eta ordutegia arautzen dituena araubide presentzialean eta urrutiko araubidean.
  • 72/2022 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.

Tramitazioa

Epea:

Izena emateko epeak "Deskribapena" atalean zehazten dira.

Jarraibideak:

Matrikula ikastetxe bakoitzeko idazkaritzan egingo da.

Harremanetan jartzeko

Ikasketak Antolatzeko Atala
Santo Domingo aldapa z.g.
31001 Iruña
Telefonoa: 848 426 427
Posta elektronikoa: epa@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.