2020-2022 aldian I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzak

Oinarrizko informazioa

Lantegia Nafarroan duten eta 2020-2022 aldian I+G jarduerak gauzatzen diharduten ikerketako eta ezagutzen zabalkundeko enpresa eta erakundeak, gai estrategikoetarako 2020-2022ko laguntza deialdien onuradun izan direnak.

I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzen bidez sustatu nahi da inpaktu handiko proiektuak egin daitezela Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (RIS4an) identifikatutako sektoreetan.

Deialdi hau honako zazpi erronka hauetan zentratzen da:

  • 1. erronka, VOLTA IV: 0 emisioko ibilgailuak, irismen luzekoak eta teknologia aurreratukoak.
  • 2. erronka, AERO IV: energia berriztagarrien metatzea, horien erabilera optimizatzeko.
  • 3. erronka, GEMA IV: genomika eta medikuntza aurreratua.
  • 4. erronka, ALPES III: elikadura pertsonalizatua eta jasangarria.
  • 5. erronka: IRIS II: adimen artifiziala eta robotika industriarako eta gizarterako.
  • 6. erronka, IDEA I: gorabidean diren ideia disruptibo aplikatuak.
  • 7. erronka, SIBERIA II: bioteknologiako konponbide berritzaileak energiarako, erronka sanitarioetarako, industriarako eta nekazaritzako elikagaien industriarako.

2023ko martxoaren 31ra arte (egun hori barne), onuradunek azken justifikazioa aurkeztu beharko dute, dokumentazio tekniko-ekonomikoa, 2022ko urtarrilaren 1etik proiektua amaitu arte (2022ko azaroaren 30a, gehienez) egindako gastua eta 2023ko martxoaren 31n (egun hori barne) ordaindutakoa barne.

Honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Azken justifikazioaren txosten ekonomikoa 2022an egindako gastua proiektua amaitu arte (azaroaren 30a, gehienez) eta 2023ko martxoaren 31ra arte ordaindutakoa (parte-hartzaile guztiak).
  • Azken justifikazioaren auditoretza-txostena (ikerketak egiteko eta ezagutzak zabaltzeko erakundeak bakarrik).
  • Dedikazio pertsonala beste proiektu batzuetan (parte-hartzaile guztiak).
  • Azken justifikazioaren txosten teknikoa (parte-hartzaile guztiak).
  • Hornitzailea aukeratu izanaren justifikazioa (hala dagokionean).
  • Proiektu estrategikoen amaiera justifikatzeko eskuliburua.
  • Euskarri-dokumentazioa, fakturak, ordainketen justifikazioa, nominak, etab. (parte-hartzaile guztiak).
  • Emaitzen inkesta betetzea (parte-hartzaile guztiak).
  • Diruz lagundutako proiektuaren irismenari eta emaitzei buruzko dokumentu idatzia (parte-hartzaile guztiak).
  • Diruz lagundutako proiektuaren bideo bat aurkeztea. Bideo horrek, gutxienez, ikerketa-taldeko erakunde parte-hartzaileen aurkezpen bat, proiektuaren helburuak eta lortutako emaitzen deskribapena (partzuergoko burua bakarrik) jasoko ditu.

Datuen babesari buruzko informazioa.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Laguntza eskabidea izapidetu ahal izateko, eskatzailea, Gaitutako Helbide Elektronikoa (DEH) edukitzeaz gain, Nafarroako Gobernuak jakinarazpen elektronikorako gaitutako prozeduretan izena emanda egonen da.

Zer da Gaitutako Helbide Elektronikoa eta nola sortu.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

101E/2020 Ebazpena, irailaren 10ekoa, deialdia ebazten duena.

Harremanetan jartzeko

Proiektu Estrategikoen Zerbitzua S4
Tomás Caballero parkea 1, 4. solairua
"Fuerte del Príncipe II" eraikina
31006 Iruña (Nafarroa)
Helbide elektronikoa: fomento.innovacion@navarra.es

Jabetza Industrialaren, Patenteen eta Kalifikazio Fiskalen Atala
Helbide elektronikoa: dbelinch@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Ayuda para la realización de proyectos estratégicos de I+D

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.