Laguntzak jaso ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
a) Izandako kalteak ekintza terrorista baten ondorio izatea; egoera hori Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoek, epai judizial batek edo administrazio eskudunaren ebazpen batek zehaztuko dute.
b) Interesdunak dagokion salaketa jarri izana.
c) Gertaerei buruzko Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren ziurtagiria.
d) Interesdunak aldez aurretik eskatzea Estatuko Administrazio Orokorrari araudian kasu beretarako ezarritako kalte-ordainak eta konpentsazioak.
e) Interesdunak aldez aurretik hartutako konpromisoa, jasotako beste laguntza batzuei buruzko informazioa Nafarroako Gobernuari helarazteko.
d) eta e) apartatuak alde batera uzten ahalko dira foru dekretu bidez, datu horiek ofizioz eskura daitezkeenean.