Nekazaritza-ingurumeneko laguntzak polinizaziorako 2022

Erlezaintzari eusteko laguntza ekonomikoa da. 2022ko deialdia

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribaturik dagoen erlezaintzako ustiategi baten titularra izatea 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

Bete beharreko baldintzak:

  • Laguntzen deialdi hau argitaratzen den egunean, erlezaintzako ustiategiak produkzioan ari diren 11 erlauntz izatea gutxienez; erlauntz bakoitza dagokion ustiategi zenbakiarekin egonen da identifikatua.
  • Ustiategiko erlauntzen errolda mantentzea.
  • Erlezainek transhumantzia egiten badute, gutxienez zortzi hilabetez eduki beharko dituzte erlauntzak Nafarroako Foru Komunitatean, eta lekualdaketa-gidekin justifikatu beharko dituzte mugimenduak.

Zenbatekoak:

  • Erlezain profesionalen kasuan (gutxienez 150 erlauntz), 18 euro produkzioan ari den erlauntz bakoitzeko.
  • 11 eta 149 erlauntz bitarte dituzten erlezainen kasuan, 9 euro produkzioan ari den erlauntz bakoitzeko.
  • Erlezaintza ekologikoa izanez gero, eta 2022ko urtarrilaren 1ean Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) ziurtagiria indarrean edukiz gero, erlauntz bakoitzeko laguntzari 3 euro gehituko zaizkio.

Onartzen diren eskaerek aurrekontuetan ezarritako diru-muga gainditzen badute, laguntzak eskatzaileen ezaugarrien arabera banatuko dira, lehentasun hurrenkera honi jarraikiz:

  • Lehenik: gutxienez 150 erlauntz dituzten erlezain profesionalen eskaerak.
  • Bigarrenik: ogibide nagusia nekazaritza duten erlezain ez-profesionalen eskaerak, titularra pertsona fisiko bat denean; eta lehentasunezko ustiategienak, titularra pertsona juridiko bat denean.
  • Hirugarrenik: gainerako eskatzaileak.

Aurrekontua ez bada aski lehentasunezko talderen baten eskaera guztiak finantzatzeko, talde horren barrenean jaso beharreko zenbatekoak hainbanatuko dira.

Xedea:

Erlezaintza maila egokia mantentzea, biodibertsitatearen kontserbazioan eragin positiboak dituelako, batez ere erleek duten polinizazio-funtzioagatik; izan ere, erleen polinizazio-lana oso garrantzitsua da bertako flora-espezie asko ongi kontserbatzeko.

Hurrengo urratsak:

  • Dokumentazioa berrikusi eta baldintzak betetzen direla egiaztatu.
  • Laguntza eman edo ukatu.
  • Laguntzaren zenbatekoa ordaindu.
  • Interesdunari laguntza eman edo ukatu zaiola jakinarazi.
  • Laguntza eskaera
  • Erlategiko osasun planaren eta egindako tratamenduen frogagiriak. (APIDENAko bazkideentzat ez da beharrekoa)
  • Zerga ekitaldian eta aurreko bi ekitaldietan jasotako “de minimis” laguntzen aitorpena edo eskaera inprimakian adierazitakoa.

459/2022 Ebazpena, deialdia arautzen duena.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa

González Tablas kalea 9, 2. solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 423 923 / Faxa: 848 423 932
Helbide elektronikoa: produccion.animal@navarra.es 

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Ayuda agroambiental a la polinización

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time