Mendekotasun egoeran dauden pertsonak, baldin eta ondorengo eskakizunak betetzen badituzte:
- Mendekotasuneko III. maila (mendekotasun handia), II. maila (mendekotasun larria) edo I. maila (mendekotasun ertaina) aitortua izatea.
- Mendekotasun egoera aitortzeko eskabidea egin aurretik ingurune familiarrean zainketak jasotzen egotea.
- Eskabidea egin aurreko bi urteetan zehar Nafarroan modu jarraituan bizi izana egiaztatzea edo, Espainiako beste lekuren batetik etorriz gero, bost urtez Espainian bizi izana egiaztatzea; bost urte horietatik bi urte, justu eskabidea egin aurrekoak izan beharko dira. Bi urtetik beherakoen kasuan, haurraren babesa eta ardura gauzatzen duen pertsonari exijituko zaio bizilekua Espainian izanari buruzko betekizuna.
- Laguntza hau esleitua izatea Arretarako Banan-banako Programan (ABP).
- Egoitza batean modu jarraituan ingresatuta ez egotea.
- Eskatzailearen etxebizitzak zainketa pertsonala behar bezala egitea ahalbidetzen duten bizigarritasuneko eta irisgarritasuneko gutxieneko baldintzak betetzea.
Eskakizun guzti horiek eskabidea aurkezterako unean eta laguntza jasotzen duen denboran zehar bete behar dira.