Kanpaldiak egiteko baimena

30 urtetik beherako gutxienez 10 pertsonaz osatutako taldeentzat

Oinarrizko informazioa

Hogeita hamar urtetik beherako gazteentzat, hamar edo gehiago, instalazio mugikorretan emandako elkarren segidako hiru gaueko gutxieneko iraupenarekin.

Kanpaldi bat gazteen aire zabaleko jarduera da, natura ingurunean mugatutako eta seinaleztatutako lursail batean egiten dena. Bertan, egonaldirako eta gaua igarotzeko kanpin-dendak jartzen dira, naturarekiko zuzeneko harremanaz gozatzeko.

Gogorarazten da ezin dela kanpatu, interes publikoa dela eta, horri buruzko debeku edo mugapenen eraginpean dauden lekuetan, edo legezko edo arauzko xedapenen bidez berariaz ezarritako zortasunen eraginpean dauden lekuetan, erakunde eskudunen beharrezko baimena lortu ezean. (5.13 artikulua) Adibideak: sua erabiltzeko baimena, kanpaldiak Nafarroako naturaguneetan, kanpaldiak ibilguaren zaintza-eremuetan (KKH, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa).

Eskabide telematikoa egitean, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira (eskaneaturik, fitxategi bereizietan eta izenarekin behar bezala identifikaturik):

  • Aire zabaleko jarduerak egiteko eskaera formularioa
  • Kanpaldia, auzolandegia deskribatzen duen formularioa
  • Ibilaldien edo zeharkaldien kasuan, dagozkion formularioak beteko dira:
    • Gaua kanpamentu nagusitik kanpo igarotzea eskatzen ez duten ibilaldiak
    • Gaua kanpamentu nagusitik kanpo igarotzea eskatzen duten zeharkaldiak
  • Autobabeserako plana jardueran (eguneratua): Autobabeserako Planaren gutxieneko edukia larrialdi-egoerak sor ditzaketen zentroen, establezimenduen eta egoitzen Oinarrizko Autobabeserako Araua onartzen duen 393/2007 Errege Dekretuaren II. eranskinean jasota dago:
    • Jardueraren titularren eta kokagunearen identifikazioa
    • Jardueraren eta jarduera eginen den ingurune fisikoaren deskribapen xehatua
    • Arriskuen inbentarioa, azterketa eta ebaluazioa
    • Autobabeserako neurrien eta baliabideen inbentarioa eta deskribapena
    • Instalazioak mantentzeko programa
    • Larrialdietan jarduteko plana
    • Autobabeserako plana goi mailako beste batzuetan integratzea
    • Autobabeserako Planaren ezarpena
    • Autobabeserako Planaren eraginkortasunari eustea eta Plana eguneratzea
    • Zerbitzuen kokalekuaren planoa eta krokisa
  • Baimen eskabidearekin batera aurkeztu beharreko nahitaezko dokumentazioaren laburpena
  • Parte-hartzaileen zerrenda eguneratua jasotzen duen formularioa: Nafarroako Gazteriaren Institutura bidali behar da jarduera egiten hasi baino 5 egun lehenago 
  •  Aire zabaleko jardueretan dauden arriskuak prebenitzeari buruzko eta horien inguruko gomendioei buruzko informazioa emateko dokumentua

Laguntza hauek eskatzen dituzten erakundeak behartuta daude jakinarazpen guztiak elektronikoki jasotzera. Jakinarazpen elektronikoak Gaitutako Helbide Elektroniko bakarrean kontsulta daitezke (DEHú gaztelaniaz), beste administrazio publiko batzuen jakinarazpen eta komunikazioekin batera.

Oharra jasotzean, sakatu mezuan aurkituko duzun esteka DEHú-n sartzeko eta jasotzeko dauden jakinarazpenak kontsultatzeko.

Bere edukian sartu behar duzu, eta onartu edo baztertu. Frogagiri bat sortuko da; froga gisa erabili ahal izango duzu, behar izanez gero.

* Kontuan izan 10 egun naturaleko epean sartzen ez bazara, jakinarazpena baztertutzat emango duela Administrazioak.

Gainera, jasotako jakinarazpen eta komunikazio guztiak kontsultatu ahal izango dituzu.

DEHú-n sartzean, sistemak helbide elektroniko bat eskatuko dizu oraindik eman ez baduzu. Komeni da adieraztea; izan ere, horrela, ohar bat jasoko duzu edozein administraziok jakinarazpen bat bidaltzen duen bakoitzean postontzi honetara.

Ohiko galderak (DEHú) 

 

Gazteen Elkarteei laguntzeko fitxak

  • Jardueran parte hartzen dutenen medikamentuak kontrolatzeko fitxa
  • Alergiak, intolerantziak eta abar direla eta dieta bereziak kontrolatzeko fitxa
  • Jardueran parte hartzen duten adingabeen irudiak hartzeko baimen fitxa
  • Adingabeek jardueran parte hartzeko izena emateko fitxa
  • Adin nagusikoek jardueran parte hartzeko izena emateko fitxa

EKHrako uholde arriskuaren azterlana: Belabarze y Belagua.

107/2005 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean aire zabalean egiten diren gazteendako jarduerak arautzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Yanguas y Miranda kalea, 27 behea
31003 Iruña
Telefonoa: 848 423 900
Helbide elektronikoa: acampadas@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time