Meatzaritzako makina mugikorrak erabiltzeko baimena

Meatzaritzako ustiategietako langileek meatzaritzako makina mugikorrak erabiltzeko baimena: eskaera eta kontsulta

Oinarrizko informazioa

Meategiak eta baliabide geologikoak arakatzen, ikertzen, ustiatzen, ematen edo tratatzen dituzten enpresak.

Aztertu emandako baimenak eta beren indarraldiak.

Prozeduraren urratsak:

Dokumentazioa egiaztatu eta tasak ordaindu ondoren jakinarazpena bidaliko zaio eskatzaileari.

Oharra: sinatuta egon behar duten dokumentuak digitalki sinatuta edo paperean sinatu ondoren eskaneatuta erantsi behar dira.

  • Eskabide-orria behar bezala betea.
  • NANaren fotokopia.
  • Osasun-ziurtagiria, enpresarena edo mutuarena.
  • Enpresak egindako ziurtagiria, adierazten duena langilea adinez nagusia dela, makina erabiltzeko behar den prestakuntza jaso duela eta praktikaldia burutu duela, eta makinaren prestazioen, mantentze-lanen eta mugen berri duela, hona eredua.
  • LLanpostuan jarduteko prebentzio-prestakuntzaren ziurtagiria, ITC 02.1.02 jarraibidearen 9. apartatuaren arabera.
  • Beste autonomia erkidego batek emandako baimena berritu nahi izanez gero, eskabide-orriarekin batera emandako baimena eta prebentzio-prestakuntzaren ziurtagiria aurkeztu behar dira.
  • Tasak ordaindu direlako egiaztagiria:

Eranskina: Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

  • ITC 02.1.02 “Lanpostuan jarduteko prebentzio-prestakuntza". Jarraibide hau agindu honek onetsi du: ITC/1316/2008 Agindua, Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorraren 02.1.02 «Lanpostuan jarduteko prebentzio-prestakuntza» jarraibide tekniko osagarria eta beraren zehaztapen teknikoak onesten dituena.
  • ITC 07.1.03 "Lanak egitea” jarraibidea, 5.1.1 apartatua. Jarraibide hau agindu honek onetsi du: Agindua, 1990eko apirilaren 167koa, Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorraren VII. kapituluko jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena.
  • 863/1985 Errege Dekretua, Meategietako Segurtasunaren Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra onesten duena, eta ondorengo Ministro-aginduak, Erregelamendu hori garatzen duten hainbat Jarraibide Tekniko Osagarri onesten dituztenak.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Hasierako eskaera aurkeztu ondoren, dokumentazioa gehitu daiteke, bai eskatzailearen ekimenez, bai Administrazioak eskatuta ("Zuzendu" botoia). Espedientearen kodea adierazi behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomas Caballero Parkea 1, 5.a
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 467
Helbide elektronikoa: minas@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.