Salbuespeneko baimena, Urbasa eta Andia mendietako Parke Naturalean jarduerak egiteko

Aparteko baimenak eskatzea kirol-probak, ingurumen-hezkuntzako jarduerak, erromeriak, zaldizko zeharkaldiak eta abar egiteko

Oinarrizko informazioa

Herritar guztientzat.

Urbasa-Andia mendietako Parke Naturalean egin daitezkeen jarduera gehienek salbuespeneko baimena behar dute; horren helburua da bermatzea behar bezala zaintzen dela. Baimena behar da, beraz, ibilgailu motordunekin mendian barna ibiltzeko, alboko barrutietan ehizan aritzean zakurrak biltzeko, espeleologia jarduerak, ikerketak, kirol eta jarduera antolatuak egiteko, argazkigintza eta filmaketa profesionalean aritzeko, zaldiz ibilbideak egiteko, etab.

Eskabidea (ikus dokumentazioaren atala) honako jarraibide hauen arabera bete beharko da:

  1. Eskatzailearen identifikazioa. Eskatzailea identifikatuko da eskatutako baldintzak betez.
  2. Egin nahi den jarduera. Zirkulu batez inguratuko da egin nahi den jarduera, horretarako eskatuko baita salbuespeneko baimena. Proposatutakoen artean ez badago, “beste batzuk” markatuko da.
  3. Jarduera egiteko datak eta parajeak. Jarduera egiteko aurreikusitako data zehatzak edo gutxi gorabeherakoak jarriko dira, programatzeko modukoa den edo ez kontuan hartuz. Ez da jarduerarik baimenduko daten aurreikuspenik egin gabe, eta horiek justifikatu egin beharko dira. Zein parajetan sartu nahi den adieraziko da eta/edo haren UTM koordenatuak adieraziko dira.
  4. Jardueraren laburpena. Laburturik adieraziko da zer jarduera egiteko eskatzen den salbuespeneko baimena.
  5. Ibilgailu motordunarekin sartzeko beharra justifikatzea. Beharrezkoa bada Urbasa-Andia mendietako pistetan barna ibilgailu motordunekin ibiltzea, justifikatu egin beharko da, eta ibilgailuen matrikulak eta modeloak adierazi beharko dira, bai eta ibilgailu bakoitzeko bidaiari kopurua ere. Eskabidea sinatuko da, eta jarduera justifikatzeko egokitzat jotzen diren dokumentuak erantsiko zaizkio, nahi izanez gero.
  • 198/2011 Foru Dekretua, Urbasa eta Andia mendietako natur baliabideen antolamendu planaren araudia aldatzen duena. Plan hori uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
  • 340/2001 Foru Dekretua, Urbasa eta Andia Mendiak erabili eta kudeatzeko Plan Zuzentzailea onesten duena.
  • Ofizioa: Urbasa-Andia mendietan ibilgailu motordunekin zirkulatzeko salbuespeneko baimenak emateko irizpideak eta baldintzak.
  • 11/2001 Legea, Nafarroako Abere Osasunari buruzko 11/2000 Foru Legea aldatzen duena.
  • 3/1997 Foru Legea, Urbasa eta Andia mendietako Parke Naturalari buruzkoa.
  • 267/1996 Foru Dekretua, Urbasa eta Andia mendietako Natura Baliabideak Antolatzeko Plana onesten duena. 14. artikuluan arautzen da ibilgailu motordunen zirkulazioa.

Tramitazioa

Epea:

Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin, Urbasa-Andia mendietako Parke Naturalean jarduera bereziak egiteko baimenen ebazpenak gehienez ere 6 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira. Hortaz, jarduera noiz egin nahi den kontuan hartuta, baimen berezien eskabideak behar besteko aurrerapenaz aurkeztu beharko dira, modu egokian ebatz daitezen.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, Departamentuko erregistroan (González Tablas 9 - 31005 Iruña).

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzua
González Tablas kalea, 9, beheko solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 42 62 62

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.