Kudeaketa sistema integratuak (KSI) baimena

Oinarrizko informazioa

Antzeko ezaugarrietako hondakinak tratatzen dituzten eta lege-eskakizun berak bete behar dituzten erakundeen kolektiboek osatutako fundazioak.

  • Kudeaketa sistema integratuak fundazioak dira. Nazioko enpresen kolektiboek osatzen dituzte, izaera bereko hondakinak sortzen dituztenek.
  • Enpresa horiek sortutako hondakinak tratatzeko eta kudeatzeko betebehar berak dituzte, eta irabazi-asmorik gabeko fundazioak eratu dituzte, hondakinak kudeatzeko. Enpresek produktuak autonomia-erkidego batean merkaturatu nahi badituzte, autonomia-erkidego horrek berariaz baimendu behar ditu hondakinak kudeatzeko plana eta fundazioen eraketa.
  • Erabili ondoren hondakin bihurtuko diren produktuak merkaturatzeko arduradunek honako eginbehar hauek bete beharko dituzte, gobernuak arauz onartzen dituen xedapenen arabera:
    • Produktuetatik eratorritako hondakinen kudeaketa zuzenean hartzea euren gain.
    • Hondakin horiek kudeatzeko sistema antolatu batean parte hartzea, edo.
    • Hondakinak kudeatzeko sistema publikoetan diruzko ekarpena egitea.
  • Eskabide-inprimakia
  • Sistema integratuaren gaineko memoria
  • Fundazioaren eraketa-eskrituren fotokopia konpultsatua
  • Fundazioaren IFKren fotokopia arrunta
  • Legezko ordezkariaren NANaren fotokopia arrunta
  • Fundazioen Erregistroaren ebazpenaren fotokopia konpultsatua

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Hondakinen Atala
González Tablas kalea, 9, beheko solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 424 927 / 848 426 255
Posta elektronikoa: residuos@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.