Ehiza antolatzeko planak

Dokumentuen aurkezpena, ehiza barruti publiko eta pribatuak antolatzeko planerako

Oinarrizko informazioa

  • Toki entitateak.
  • Ehiztarien elkarteak.
  • Ehiza-barruti pribatuen jabe diren partikularrak.

Ehiza antolazio planak aprobetxamendurako baldintzak eta irizpideak ezartzen dituzte, denboraldi baterako. Ehiza-barruti bakoitzean zer espezie, zenbat, non eta nola ehiza daitezkeen adierazten dute.

Plan horiek bost urteko indarraldia izan ohi dute, eta ehiza-barrutiaren kudeaketaren arduradunak izapidetu behar ditu. Horrez gain, unibertsitate teknikari batek egin behar ditu, basafaunarekin lotutako gaietan.

  • 7/2022 Ebazpena, zeinaren bidez eguneratzen baitira Nafarroan ehiza antolatzeko planak prestatzeko baldintza-agiria eta inprimaki teknikoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 125/2012 Ebazpenaren bidez onetsiak.
  • 48/2007 Foru Dekretua, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Erregelamendua onesten duena.
  • 17/2005 Foru Legea, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzkoa.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Erregistroa
    Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña (Nafarroa)
  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Eskualdeko Bulegoak

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Basoen eta Ehizaren Zerbitzua
Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426 833
Helbide elektronikoa: caza@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.