Osasun-produktuekin lotutako establezimenduak baimentzea

Oinarrizko informazioa

Jarduera garatzeko baimena lortu nahi duten pertsona fisiko edota juridikoei.

Eskabidea egiteko inprimakiak

  • Baimen eskabidea, beteta:
    • Sortzea eta funtzionamendua
    • Aldatzea
    • Baliozkotzea
    • Lekualdatzea
    • Arduradun teknikoa aldatzea

Dokumentazioa

  • Pertsona fisikoa: NAN-Pasaportea.
  • Pertsona juridikoa: Erakundearen estatutuak edo eskritura publikoak eta IFK.
  • Establezimenduaren izaera, helburuak eta jarduerak deskribatzen dituen memoria.
  • Osasun-produktuen zerrenda (fabrikatutakoak, banatutakoak edo egokitutakoak).
  • Kokalekuaren eta lokalaren planoak, banaketaren xehetasunekin. Azken horretan gune anitzak, horien azalera eta gailuen kokalekua adierazi behar dira.
  • Tresnen eta ekipamendu-ondasunen zerrenda.
  • Arduradun teknikoaren dokumentazioa:
    • Tituluaren fotokopia erkatua.
    • Izendapen eta onespenerako idazkia, enpresaren legezko ordezkariak eta arduradun teknikoak sinatuta.
    • Arduradun teknikoaren arduren idazkia, enpresaren legezko ordezkariak eta arduradun teknikoak berak sinatuta.
  • Plantillako gainerako profesionalen dokumentazioa:
    • Titulazio profesionalak
    • Egitekoak
    • Ordutegiak

Ordainagiria

  • 214/1997 Foru Dekretua, osasun arloko zentroak, zerbitzuak eta establezimenduak sortzeko, aldatzeko, lekualdatzeko eta martxan jartzeko baimenak arautzen dituena.
  • 86/1999 Foru Agindua, ortopedia establezimenduek administrazio baimena eskuratzeko gutxieneko baldintza teknikoak eta osasun baldintzak ezartzen dituena.
  • 39/2003 Foru Agindua, optika establezimenduak sortzeko, aldatzeko eta horien funtzionamendurako baimenak eskuratzeko baldintzak ezartzen dituena.
  • 71/2009 Foru Agindua, audioprotesien establezimenduak sortzeko, aldatzeko eta horien funtzionamendurako baimenak eskuratzeko baldintzak ezartzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Farmazia Ikuskapenaren Atala
Amaya kalea, 2 A, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 424 679
Posta elektronikoa: inspeccion.farmacia@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.