Aurretiazko Borondateen Erregistroa

Aurretiazko Borondateen Erregistroan izena ematea. Agiri horretan jasotzen da hartu nahi diren osasun-tratamendu eta -zainketen gaineko aurretiazko erabakia, borondatea adierazteko gaitasuna galtzen denean.

Oinarrizko informazioa

  • Erregistroa erabiltzen da osasun arloko profesionalek aurretiazko borondateen agirien berri izan eta, beharrezkoa denean, haien edukia kontsultatu ahal dezaten.
  • Erregistroko aurretiazko borondateen agirian sar daitezke:
    • Emailea edo haren legezko ordezkaria.
    • Erregistratutako agirian ageri diren ordezkariak.
    • Emaileari osasun-laguntza ematen dion sendagile arduraduna edo sendagile taldeko kidea.
    • Erregistroaz arduratzen diren langileak.

Aurretiazko borondateen agiriaren xehetasunak (gaztelania) / (euskara)

Dohaintzaren gaineko informazioa

  • Transplanterako
  • Ikerketarako: Nafarroan bada ikerketarako dohaintza egiteko aukera. Gaur egun Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Navarrabiomed-en Biobankua deitzen da (lehenago Ikerketa Biomedikorako Zentroa).  

Beste erakunde batzuei ikerketarako edo irakaskuntzarako  egindako dohaintzaren gaineko informazioa nahi baduzu, jar zaitez haiekin harremanetan.

Dokumentazioa enplegatu publikoaren, lekukoen edo notarioaren aurrean formaliza daiteke. Kasu bakoitzean dokumentu hauek prestatu behar dira:

Notarioaren aurrean: Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuan, Osasun Etxean edo on-line aurkeztu behar da

  • Erregistroan izena emateko eskabidea (gaztelania/euskara)
  • Aurretiazko Borondateen Dokumentuaren kopia kautotua
  • Osasun etxeko profesional batek online tramitatzen badu: Onlineko tramitaziorako baimena (gaztelania/euskara)

Lekukoen aurrean: Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuan, Osasun Etxean edo online tramita daiteke

o Baimen-emailearenak

o Lekuko ari direnenak: hiru izanen dira; horietako bi baimen-emailearekin inolako familia- edo ondare-loturarik gabeak

o Ordezkariarenak edo ordezkarienak, baleude

  • Osasun etxeko profesional batek online tramitatzen badu: Onlineko tramitaziorako baimena (gaztelania/euskara)

Enplegatu publiko baten aurrean: Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuan edo Osasun Etxean formalizatu beharko da

o Baimen-emailearenak

o Ordezkariarenak edo ordezkarienak, baleude

  • Enplegatu publikoaren aurrean formalizatutako dokumentua (gaztelania/euskara)
  • Osasun etxeko profesional batek online tramitatzen badu: Onlineko tramitaziorako baimena (gaztelania/euskara)
  • 41/2002 Legea, azaroaren 14koa. Gaixoaren autonomia arautzen du, baita informazio eta dokumentazio klinikoaren gaian dituen eskubide eta betebeharrak ere.
  • 17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa. Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa.
  • 140/2003 Foru Dekretua, ekainaren 16koa. Aurretiazko borondateen erregistroaren gainekoa. 
  • 8/2011 Foru Legea, martxoaren 24koa. Hiltzeko prozesuan pertsonaren duintasunari dagozkion eskubideei eta bermeei buruzkoa.
  • 1609/2017 Ebazpena, abenduaren 13koa. Honen bidez, osasun eskualde oinarrizkoetan gizarte-langilearen eginkizunean aritzen diren pertsonak gaitzen dira hori eskatzen duten interesdunei baliabide elektronikoak erabiltzen laguntzeko “Aurretiazko Borondateen Erregistroko inskripzioa” izeneko tramitean identifikatu, sinadura elektronikoa egin eta eskaera aurkezte aldera.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Gehienez ere 20MB-ko fitxategiak erantsi ahal dira.

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuan
Amaia kalea, 2-A, 3. solairua (Ordutegia: 08:30-14:30) 31002 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 423 511
Osasun Etxean

Harremanetan jartzeko

Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren ea Bermeen Zerbitzua
Amaia kalea, 2-A, 3. solairua 31002 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 423 511
Helbide elektronikoa: aseprest@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Voluntades Anticipadas

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.