Adinekoentzako egoitzak

Oinarrizko informazioa

65 urtetik gorakoak, mendekotasun funtzional edo soziala dutelako egoitza-zentro batean arreta behar dutenak.

Baldintzak:

  • Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan jarraian bizi izan zarela frogatzea.
  • Mendekotasun larriko, mendekotasun handiko edo gizarte-mendekotasuneko egoera ezagutzea.
  • Lanpostu psikogeriatrikoak eskuratzeko, psikogeriatria-batzordearen egokitasun-txostena beharko da.

Egoitza-arretako zerbitzuaren helburua da arreta osoa ematea zentro horietan bizi diren pertsonen oinarrizko premiei, behar terapeutikoei, errehabilitaziokoei eta behar soziokulturalei.

Mendekotasun larria, mendekotasun handia eta gizarte-mendekotasuna (familia-gatazka larria eta/edo familia-euskarri egokirik eza) duten pertsonentzat bermatzen da.

Arreta hori behin betiko izaeraz edo denbora aldi jakin baterako eskain daiteke (aldi baterako egonaldia).

Aldi baterako egonaldiek hamar eta hogeita hamar egun bitarteko iraupena izanen dute zaintzailearen atsedenagatik, eta hiru hilabetera artekoa onuraduna errekuperatzeagatik edo senidearen osasun-ospitaleratzeagatik.

Bi establezimendu mota daude:

  • Adineko pertsonentzako egoitzak
  • Zentro psikogeriatrikoak

Zerbitzuaren ordainketa:

Egoitza-plaza bat bermatuta duten pertsonek plaza itundu bat lor dezakete, edo egoitza-plaza ordaintzeko zerbitzuari lotutako prestazio bat jaso, baldin eta ezin bazaie plaza itundu bat eskaini prestakuntzarik ez dagoelako.

Tarifa publikoak:

 Plaza-mota  Egoitza
 Mendekotasunik gabe  758,83 euro
 Mendekotasun moderatua  1.391,73 euro
 Mendekotasun larria  1.460,47 euro
 Mendekotasun handia  1.460,47 euro

 

Zerbitzuari lotutako prestazioaren (ZLP) gehieneko eta gutxieneko zenbatekoak:

 Plaza  Hileko gehieneko laguntza  Hileko gutxieneko laguntza
 Mendekotasun moderatua  806,58 euro  
 Mendekotasun larria  1.482,37 euro  180,00 euro
 Mendekotasun handia  1.482,37 euro  250,19 euro

 

Prozeduraren urratsak:

  • Egoitza-arretako zerbitzuetarako sarbidea izapidetzeko, eskaera oinarrizko gizarte-zerbitzuetako edo osasun-zentroetako gizarte-laneko profesionalen bitartez eginen da, eta profesional horiek planteatutako premiaren balorazioa eginen dute.
  • Eskabidea aurkeztu ondoren, pertsonaren gaitasun ekonomikoaren balorazioa eginen da.
  • Interesdunari jakinaraziko zaio zer zentrotan emanen zaion arreta, eta zer egunetan sartu behar duen eta zer ekarpen ekonomiko egin behar duen edo zer prestazio ekonomiko dagokion.
  • 92/2020 Foru Dekretua, arautzen dituena, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte-inklusioaren arloetan, eta bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea.
  • 30/2019 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita 69/2008 Foru Dekretua, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.
  • 197/2018 Foru Agindua. Honen bidez arautzen da zer prozedura eta familiako egoera baloratzeko zer baremo aplikatuko diren adineko pertsonak, desgaitasun bat dutenak, gaixotasun mental bat dutenak edo gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan daudenak artatzeko egoitza plazetara sartzeko.
  • Erabakia, 2019ko otsailaren 1ekoa, zeinaren bidez erakunde horrek zuzenean edo zeharka ematen dituen zerbitzuen prezio publikoen araubidea eta zenbatekoak ezartzen baitira.
  • 17/2000 Foru Legea, zahar-etxeetako egonaldiak finantzatzeko erabiltzaileek ordaindu beharrekoa arautzen duena.
  • 210/2009 Foru Agindua, zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoak arautzen dituena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Harremanetan jartzeko

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
Gonzalez Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 900
Posta elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Servicio de Atención Residencial permanente para personas mayores

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.