Delituen biktimentzako laguntza Nafarroan

Genero indarkeriaren, sexu erasoen, adingabeen abusuen, indarkeria eta larderia bidezko lapurreten eta beste edozein delituren kasuak artatzen dira

Oinarrizko informazioa

Genero indarkeriaren, sexu erasoen, adingabeen abusuen, indarkeria eta larderia bidezko lapurreten eta beste edozein delituren biktimak.

Salbuespena: atentatu terrorista bat pairatu duten pertsonak, beste bulego batean artatzen baitira.

Biktimak honelakoak izaten ahal dira:

  • Zuzenak, baldin eta beren buruaren edo ondareen gainean kalterik edo minik jasan badute.
  • Bigarren mailakoak, baldin eta zuzenean deliturik jasan ez badute, baina haren ondorioak pairatzen badituzte familian: ama, aita, neba-arreba edo hurbileko senideak.

Salaketa jarri izana ez da nahitaezkoa Zerbitzuaren arreta jaso eta baliabideak eskuratu ahal izateko.

Halaber, delituen biktimekin harremanetan dauden profesionalei aholkularitza ematen zaie.

Doako zerbitzu publikoa da, eta arreta osoa, koordinatua eta espezializatua ematen du, arlo juridiko, psikologiko eta sozialean.  Hor sartuta daude:

  • Bere esku dauden laguntza ekonomiko eta gizarte baliabideei buruzko informazioa ematea.
  • Behar dituen baliabideei buruzko orientazioa ematea eta, hala badagokio, baliabide horietara bideratzea.
  • Prozesuan zehar laguntzea.

Besteak beste, honako alderdi zehatz hauei buruzko informazioa eta orientazioa ematen da:

  • Nola jarri salaketa bat.
  • Zein baliabide psikosozial eta babes neurri dauden eskura.
  • Nola lortu aholkularitza eta defentsa juridikoa.
  • Nola eskatu babes neurriak, hala dagokionean.
  • Zein laguntza eta dirulaguntza eskuratu daitezkeen.
  • 4/2015 Legea, Delituaren Biktimaren Estatutuari buruzkoa.
  • 35/1995 Legea, indarkeriazko delituen eta sexu askatasunaren delituen biktimentzako laguntza emateari buruzkoa.
  • 14/2015 Foru Legea, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Justiziako Gizarte Zerbitzuaren bulegoetan, telefonoz edo bulegoetan, aurretik hitzordua hartuta: Harremanetarako datuak:

  • Telefonoa: 848423376, 848421387 eta 848427671
  • Helbide elektronikoa: ofidel@navarra.es
  • Bulegoa: Iruñeko Justizia Jauregia, Epaitegi Dekanoaren parea (Elio Epailearen plaza, 1, beheko solairua)

Harremanetan jartzeko

Justiziako Gizarte Zerbitzua

Telefono zenbakia: 848423376, 848421387 eta 848427671

Helbide elektronikoa: ofidel@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time