Familia ugaritzat hartzen da aurreko ahaide batek edo bik eta 21 urtetik beherako edo, ikasleak badira, 25 urtera arteko hiru seme-alabak edo gehiagok - seme-alabak bienak izan edo ez - osatutako familia.
Honakoek osatutako familiak ere familia ugaritzat hartzen dira:
Aurreko ahaide batek edo bik eta bi seme-alabak - seme-alabak bienak izan edo ez - osatutakoa, horietako batek, gutxienez, desgaitasunen bat baldin badauka edo lanerako gai ez bada.
Aurreko bi ahaide, biek desgaitasuna (% 33) baldin badaukate edo, gutxienez, haietako batek % 65eko desgaitasuna edo handiagoa baldin badauka, edo lanerako gai ez badira (ezintasun absolutuaren baliokidea), bi seme-alabarekin, seme-alabok bienak izan edo ez.
Banandutako edo dibortziatutako aita edo ama, hiru seme-alaba edo gehiagorekin - seme-alabak bienak izan edo ez - familia-unitate ezberdinetan egon arren, ekonomikoki bere mende baldin badaude.
Bi edo hiru anai-arreba umezurtz (ez aitarik, ez amarik), babespean, harreran edo zaintzapean daudenak eta tutorearekin, harreragilearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina ez haien kontura.
18 urtetik gorako hiru anai-arreba umezurtz (ez aitarik, ez amarik) edo gehiago edo bi, haietakoren batek desgaitasuna baldin badauka, elkarrekin bizi direnak eta ekonomikoki elkarrenganako mendekotasuna daukatenak.
Aurreko ahaide alarguna, 21 urtetik beherako bi seme-alaba dituena, edo 25 urtera artekoak, ikasleak baldin badira.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Bi kategoria daude:
Berezia: bost seme-alaba edo gehiagokoak; eta, lau seme-alabakoak, horietatik, gutxienez hiru, erditze, adopzio edo harrera iraunkor edo aurre-adopzio anizkuna izan badira. Lau seme-alabadun familiak kategoria honetan sailkatuko dira, haien urteko diru-sarrerek ez dituztenean Familia Ugarien Babeserako 40/2003 Legearen 4. artikuluaren I. Tituluan ezarritako mugak gainditzen (ikus "Araudia").
Orokorra: gainerako familia-unitateak.
Prozeduraren urratsak:
Eskabidea aurkezterakoan entregatzen dira txartelak.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia (González Tablas kalea, z.g.), aurretiko hitzordua eskatuta 948 012 012 telefono zenbakian edo internet bidez.
Ez da ebatziko eskabidea aurkezten den unean.
Nafarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak eta Iruñeko auzo unitateak.