Nola identifikatu, informazio pertsonala lortzeko?

Beste entitate, profesional edo konfiantzazko pertsona batek zure izenean jardutea nahi baduzu, izenda ezazu ordezkari.

Zure izenean ari bazara

Bulegoetarako, nahikoa da NAN, AIZ, pasaporte edo gidabaimen jatorrizkoa eta indarduna aurkeztea. 

Telefono edo bideodei bidezko arretarako, Autoriza kodea beharko duzu. 

Nola lortu Autoriza kodea?

Izapideak Internet bidez egiteko, ziurtagiri digitala behar duzu edo cl@ve-a.

 

Beste baten izenean ari bazara

Errazena da ordezkari gisa aritzea. Ordezkarien erroldan alta eman dezakezu hemen.

Jarraian azalduko dizugu zein identifikazio-bide dauden egoera bakoitzean:
 

⟶ Ordezkarien erroldan alta emanda bazaude

Zure kredentzialekin arituko zara, zure izenean ari bazina bezala. Informazio guztia duzu “Zure izenean ari bazara” atalean
 

⟶ Erroldan alta emanda ez bazaude

Bulegoetarako, honako agiri hauek aurkeztu behar dituzu: 

Telefono eta bideodei bidezko arretarako, ordezkatzen duzun pertsonak edo erakundeak emandako Autoriza kodea beharko duzu.   

Aukera horiek ez dute balio izapideak Internet bidez egiteko. Horretarako, beharrezkoa da ordezkarien erroldan alta ematea edo entitate laguntzaile baten bitartez jardutea. 

 

Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan